Ostiral honetan, martxoaren 25ean Enpatikonomia jardunaldia jasoko du Oiartzungo Zinealdeak eta Iametzan jardunaldiaren komunikazio lanetan ibili gara. Zehazki, Antzarekin batera, markaren lanketa egin dugu, euskarriak prestatu ditugu eta jardunaldiaren zabalkundeaz arduratu gara.

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko apatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Jardunaldiaren inguruko informazio guztia jasotzeko, sartu esteka honetan.

 

Nire lekua gorde nahi dut. Non eman behar dut izena?

Jardunaldia gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da eta formulario honen bidez gorde dezakezu zure lekua.

Martxoaren 25ean ostiralean izango da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era, Zinealdeako Chaplin aretoan.

Egunean bertan bertaratu ezin dutenek, jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute esteka honen bidez.