Eskatzen dena:

• Informatikan goi mailako ikasketak.
• PHP eta JavaScript-eko framework-ekin esperientzia: Laravel, Vue.
• Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript.
• Bertsio kontrolerako git erabiltzeko ohitura izatea.
• Euskaraz jakitea.

Kontuan hartuko dena:

• Linux/Unix sistemen kudeaketan esperientzia edukitzea.
• WordPress erabiliz, webguneak egiten esperientzia izatea.
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Bezeroekin harremanetan egoteko eta euren eskaerak jaso eta bideratzeko gaitasuna.
• Euskalgintza eta euskal munduaren ezagutza.

Eskaintzen dena:

• Interneteko proiektuen garapenean parte hartzea, talde-lanean arituz.
• Proiektuen gidaritza eramateko aukera.

Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2022ko Martxoaren 31a baino lehen, “Programatzaile-lanpostua” erreferentzia adieraziz.