Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Departamentuak, lurraldeko hainbat eragilerekin lankidetzan, krisi-egoeraren eragina minimizatzeko eta ekonomia eta enplegua berpizteko lanean ari den sare bat sortu du, enpresek beren jarduera berreskura dezaten.

Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak auto hausnarketarako landu dituen bi tresna garatu ditu Iametzak. Abiapuntua izenekoa enpresa, langile eta autonomoek galdetegi bat bete ondoren beraien negozioaren egoera ezagutu eta aurrera begira jarraitu beharreko urratsen inguruko informazioa jasoko dute. Tresna honek, kolektibo horientzat funtsezkoak diren jarduerak identifikatu eta epe laburrean dituzten erronkei buruzko hausnarketan lagunduko die. Era berean lurralde osoan identifikatutako beharrak kontuan hartzeko aukera ematen du. Azken finean, tresnaren helburua enpresei epe laburreko funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea da.

Bigarren tresnak Etorkizuna izena du eta enpresa-jarduerak garatu beharreko gaitasunei buruzko hausnarketa bilatzen du. Tresnaren helburua enpresei epe ertainean funtsezko elementuei buruzko gogoeta egiten laguntzea da, non elementuen zenbakizko balorazioak ez duen azken puntuaziorik bilatzen, baizik eta enpresaren egoeraren eta erronken kontzientzia.