Donostia Kirolarentzat webgune berria garatu dugu

Udalaren kirol zerbitzuen erabiltzaileen eskaerari erantzuteko, Donostia Kirolaren web orria berritu egin dugu. Gailu mugikorretara egokitzea du helburu; izan ere, web orriko edukietako sarbideen %60 baina gehiago telefono mugikorren, tableten eta antzeko gailuen bidez sartzen baita.

Diseinu berritzaile eta eskuragarriagoa izateaz gain, edukiak berregituratu dira gehien bisitatzen diren atalei garrantzi handiagoa emateko. Esaterako, kirol espazioen edukiera denbora errealean kontsultatzeko, instalazioak birtualki bisitatzeko edo kirol saio birtualak izateko aukera eskaintzen du webguneak.  Gainera, Donostia Kirolak ematen dituen zerbitzuekin lotutako ia izapide guztiak web-orriaren bidez egin daitezke, 2019an izapide guztien %60 online egin baitziren, hala nola,  izen-emateak, abonuak, erreserbak, diru-laguntzak, eta abar.

Webgune berrian garrantzi berezia eman zaio «Harpidedunaren gunea» izeneko atalari. Bertan hainbat zerbitzu eskura daitezke: datu pertsonalak, ordainagiriak, instalazioetarako sarbideen historia, ordaintzeko modua aldatzea, asteroko programazioan edo ikastaroetan izena emateko aukera eskaintzea, zozketetan parte hartzea, eta abar. Orain, gune horretatik, aldi baterako txartel birtual bat ere deskargatu ahal izango da mugikorrean. Txartel horri esker, Kirol Txartelera harpidetutakoak sakelako telefonoa erabiliz sartu ahal izango dira kirol-instalazioetara, txartel fisikoa erabili beharrik gabe.

Aurreko bidalketa
Guztion.astigarraga.eus Astigarragako merkataritzari eta ostalaritzari laguntzeko webgunea garatu dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bete eremu hau
Bete eremu hau
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
You need to agree with the terms to proceed

Menua