Elgg eta Pmapper software libreak euskarara lokalizatu ditugu

Gaur egun sare sozialak indar handia hartu dute, sare sozial horien bidez informazioa partekatu, zabaldu eta azken finean komunitatea sortzen baita.

 

Hala, bezala izenda genezakeen garai honetan oso ohikoa da Facebook edo Tuenti bezalako guneetan perfilak izatea, baina era berean ohikoa da baita ere elkarteek edo enpresek euren webguneetan sortu nahi dituzten gune pribatuak sare sozialek eskaintzen dituzten ezaugarriekin osatu nahi izatea. Kasu horietan, elkarte edo enpresek ez dute nahi perfil publikoak Facebook-en zabaltzea, baizik eta sare pribatu propioa eraikitzea, euren arteko foroarekin, pertsona bakoitzaren perfila igotzeko eremuarekin, fitxategiak partekatzeko aukerarekin eta abar. Horretarako hain zuzen ere erabiltzen da elgg

 

Mapa dinamikoak osatzeko erabiltzen den web aplikazioa da, datu geoespazialen argitalpenerako erabiltzen da. Adibidez, informazio toponimikoa kapaka erakusteko gai da aplikazioa (baserriak, ibaiak eta abar). Gaur egun gainera, mapen erabilera oso zabaldua dago Interneten: mapak erabiltzen dira enpresak edo elkarteak kokatzeko, gure lagunak non dauden jakiteko, informazio espezializatua bistaratzeko eta abar.

 

Software honen orain arteko itzulpenak ikusteko: http://svn.pmapper.net/trac/browser/trunk/pmapper/incphp/locale

 

Itzulpen lan hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntzari esker burutu du Iametzak.

 

Aurreko bidalketa
Twitter euskaraz darabilten erabiltzaileak zenbatzeko sistema garatu dugu
Hurrengo bidalketa
Pasai Donibanen atez-ateko sistemaren komunikazioz arduratuko gara datozen hilabeteetan