Burujabetza teknologikoa: Euskarabilduatik ikasitakoaren irakurketa

2018/11/13 · Elisabeth Pombo

Duela zazpi urte ekin genion Euskarabildua jardunaldiak antolatzeari. Harrezkero urtez-urte teknologiarekin lotutako gai desberdinak jorratu ditugu, baina aurtengoak izan du Iametzarentzat xarma berezi bat eta gure barnean heltzea eta aldatzea ekarri duela esango nuke.

komunikazioa

Pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko 'Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' webgunea eta APPa kaleratu ditu Iametzak Nerea Mendizabalekin elkarlanean.

2018/10/30 · Naiara Exposito

‘Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' haur, gazte eta helduei Komunikazio Ez Bortitzean murgildu eta euren emozioak ezagutu eta adierazten laguntzeko helburuz planteatutako ariketa multzo bat da. Material digital hau euskara hutsean garatu da eta bai APP (Android gailuetan erabilgarria), zein web bertsioak ditu.

garapena

Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu

2018/10/22 · Asier Iturralde, Elisabeth Pombo

Hezkuntzara zuzendutako bloke bidezko Snap! programazio lengoaia eta Arduino plakekin lan egiteko aukera ematen duen Snap4Arduino hedapena euskaratu ditugu Arizmendi Ikastolarekin batera prestatzen ari garen unitate didaktikoetan erabiltzeko. Unitate horiek sarean jarriko ditugu nahi duenarentzat erabilgarri. Laster izango duzue berri gehiago, adi egon!

garapena

Non daude Euskal Herriaren eta bere 7 herrialdeen erdigune geografikoak?

2018/10/08 · Asier Iturralde

2004an Felix Isasa ingeniariak Euskal Herriaren erdigunearen kokapena kalkulatu zuen. Nafarroan dago, Andimendi mendilerroan, Beriain mendi ezagunetik gertu. Hurrengo igandean, urriak 14, Independentistak sareak mendi martxa egingo du bertara. Felix Isasak lortutako emaitza berretsi dut Gaindegiaren euskalgeo.eus webguneko Shapefile-ak eta QGIS tresna librea erabiliz. Bide batez, Euskal Herriko 7 herrialdeen erdiguneak ere aurkitu ditut.

Iametzak web diseinatzailea behar du

2018/10/02 · Maitane Vierbücher

Iametzak web diseinatzailea behar du

diseinua

iametzak programatzailea behar du

2018/09/03 · Elisabeth Pombo

Garapen lanetan aritzeko pertsona behar dugu. Gure proiektuaren parte izan nahi duzu?

garapena

Hainbat komunikazio proiektutan aritzeko pertsona behar dugu

2018/07/09 · Elisabeth Pombo

Eskaintzen dena, lan talde gazte batean integratzea eta komunikazio proiektu desberdinetan parte hartzea da.

komunikazioa

'Egunean' kaleratu dugu, lehen euskarazko CC lizentziadun albiste sindikatzailea

2018/06/27 · Elisabeth Pombo,

Iametza interaktiboak, Ametzagaiña taldearekin batera, garatu du Egunean, irakurlea aktualitateari buruz egunean egoteko. Creative Commons lizentziapean zabaltzen diren edukiak soilik kontuan hartzea erabaki dugu, modu honetara zabalkunderako lizentzia hautu hori egiten duten hedabideak saritzeaz gain, informazioaren demokratizazioa bultzatzen dugu, egile eskubideekin egon daitezkeen arazoak saihestuz.

garapena

Mastodon sare sozial libre eta deszentralizatua: nola argitaratu edukiak RSStik software librea erabiliz

2018/04/12 · Asier Iturralde

Duela aste batzuk ARGIA eta iametza Mastodon sare sozial libre eta deszentralizatua erabiltzen hasi ginen. Hau irakurtzen ari bazara ziur aski irakurriko zenuen albistearen berri ematen zuen ARGIAren barrenak blogeko artikulua. Artikulu honetan software librea erabiliz RSS jario batetik toot-ak nola argitaratu azalduko dut.

garapenakomunikazioasare sozialak

Iametzako emakumeok martxoaren 8ko greba feministaren deialdiarekin bat egingo dugu

2018/03/06 · Elisabeth Pombo

Pasa den ostiralean egindako talde bileran erabaki genuen Iametzako emakumeok martxoaren 8ko 'Emakumeok planto' greba feminista deialdiarekin bat egingo genuela.

Orokorra

Elurra dela-eta gaur Lasarte-Oriako bulegoan ez dago inor

2018/02/28 · Elisabeth Pombo

Iametzako bezero eta hornitzaile guztiei jakinarazi nahi dizuegu elurra dela-eta gaur Lasarte-Oriako bulegoan ez dagoela inor.

Orokorra

Errenteriako Udalaren ZU! arreta zerbitzu berriko barne erabilerarako softwarea garatu dugu

2018/02/27 · Iker Olkoz, Asier Iturralde

Errenteriako Udalak ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzu berria ireki du. Bere ezaugarriak leihatila bakarra, ordutegi zabalagoak, erosotasuna eta atentzio pertsonalizatua dira. Arreta zerbitzuko langileek iametzak neurrira garatutako barne kudeaketarako softwarea erabiltzen dute.

garapena
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa