Antonio Mercero Museo Birtuala aurkeztu dugu gaur

2019/06/13 · Elisabeth Pombo

Gaur, 11:30etan aurkeztu da Antonio Mercero Museo Birtuala. Lasarte-Orian jaiotako zinemagile ospetsua duela urtebete zendu zen eta bai Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol saileko diputatuak nabarmendu dutenez, beharrezkoa zen ikus-entzunezko ondarea jasotzen duen proiektu hau burutzea. Webgunearen diseinua, garapena eta dokumentazio lana Iametzako lan-taldeak egin dugu, lehiaketa publiko bidez proiektuaren esleipena lortu ondoren.

komunikazioa

Bilaketa bakarrari buruz hitz egingo dute biharko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan

2019/05/09 · Elisabeth Pombo

Bihar Villabonako Subijana Etxean egingo diren Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien izenburua honakoa da: 'Bilaketa bakarra erabiltzaileentzat: datu guztiak klik batean'.

Iametza azken urtetan Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean ari da, BDB artxibo digitalaren gauzatze teknologikoa egiten. Lankidetza horren emaitza izan da IDOKUM tresna, oraindik garatzen jarraitzen duguna. Hori dela-eta, Xenpelar-eko kideek aurtengo dokumentazio jardunaldietan parte-hartzeko aukera eskaini digute. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lagunei.

garapena

Teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko auzolan digitala abian da

2019/04/01 · Asier Iturralde, Elisabeth Pombo, Miren Osa

Gaur goizean Tabakaleran egindako prentsaurrekoan auzolan digital erraldoi baterako deia egin du Librezalek. Helburua teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko 10.000 ahots ordu grabatzea da. Auzolan horren barnean grabazio maratoia antolatu dugu Librezale eta Hirikilabs-ekin elkarlanean apirilaren 9rako. Animatu eta parte hartu!

garapenakomunikazioa

Indartu zure euskal identitatea sarean

2019/03/21

Eskaintza berezia jarri du martxan PuntuEUS fundazioak. Martxoaren 20tik apirilaren 30era bitartean 7 euroko prezioa izango du .eus domeinuak, beza gehitu gabe. Webgune soilak ez ezik, .eus domeinuak sareko euskal komunitatea indartzea ahalbideratzen du, identitate eta izaera propioa emanez interneteko jardunari.  Ez galdu aukera eta aldatu zure webgunearen domeinua!

Iametza itxita egongo da martxoaren 8an

2019/03/07

Emakumeok gaude deituta grebara, baina Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eskariarekin bat eginez, kapitalaren erreprodukziorako jarduera etengo dugu. Hau da, Iametza itxita egongo da martxoaren 8an. Bulego barruko lana utzi eta bakoitzari dagokigun rola hartuko dugu greba feministan: kaleak hartuz emakumeok,  ardura ezberdinak hartuz gizonek.

ENIAC proiektua: itzalpeko emakume programatzaileak

2019/02/11 · Miren Osa

Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna da otsailaren 11a, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an hala izendatu zuenetik. Zientzia eta teknologia hainbat esparrutan eskutik helduta joaten direnez, eguna aprobetxatu nahi izan dugu gertakari historiko bat gurera ekartzeko.

Orokorra

[BIDEOA] 2018aren errepasoa. Eskerrik asko eta urte berri on!

2018/12/21

2018a proiektuz betea etorri zaigu. Kuxkuxeroak, euskararen komunitate digitalak, Egunean albiste sindikatzailea, administrazio eremuko zerbitzuak, Akta Gardena, Euskarabildua jardunaldiak... 2019an ere teknologia eta komunikazioa esparru desberdinetara eramaten jarraituko dugu. Milesker guztioi!

Euskaraldia amaitu da: Eta orain zer?

2018/12/03 · Elisabeth Pombo

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen dugu. Urtero bezala Euskal Herriko txoko desberdinetan ekitaldi desberdinak antolatu dira eta aurtengoan lehen aldiz Euskaraldiaren amaiera ere ospatuko dugu. 11 egun Ahobizi edo Belarriprest izan ondoren, txapa uzteko unea iritsi da.

Orokorra

Gipuzkoako erdigunea: Felix Isasaren kalkulua, saroi bat eta Goiazko elizako “NP 368” plaka zirkularraren misterioaren argipena

2018/11/26 · Asier Iturralde

Urrian blog honetan argitaratu nuen "Non daude Euskal Herriaren eta bere 7 herrialdeen erdigune geografikoak?" artikuluaren jarraipena da hau. Orduz geroztik Gipuzkoako erdigune geografikoari buruz jakin ditudan hainbat kontu azalduko dizkizuet: hasteko 2015ean Felix Isasak egindako kalkuluaren xehetasunak, ondoren erdigunetik gertu dagoen egitura bat aipatuko dut, nire ustez saroi bat dena, eta amaitzeko, uste zabaldu baten arabera Gipuzkoako erdigune zehatza den Goiazko elizako atariko "NP 368" plaka zirkularraren jatorria eta benetako esanahia argituko ditut.

Kuxkuxeroak saioak: Zuriñe Hidalgo izan da azken gonbidatua

2018/11/21

Iruñera egin du salto Kuxkuxeroak ekimenak. Azaroaren 19an izan zen lehen saioa, Zuriñe Hidalgo abeslariaren eskutik, eta datorren hilabetean  Pello Reparaz Vendettako abeslariak eta Mikel San Jose Athletickeko jokalariak hartuko dute lekukoa.

Hemen da Mastodon.eus

2018/11/21 · Asier Iturralde, Elisabeth Pombo

Gaur aurkeztu dugu Bilbon Mastodon.eus sare sozial libre eta federatua. Azkue Fundazioa, PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting erakunde eta pertsonen elkarlanetik sortu da eta euskal komunitateak fedibertsoan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da.

sare sozialak
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa