5000. eus domeinua erregistratu dugu

2016/01/18 · Elisabeth Pombo

Goizean gure komunikazio lan taldearen whatsApp zerrendan saltatu du albisteak. "4.999 .eus domeinu daude erregistratuta, banatzaile ofizial gisa ez al daukagu eskaerarik pendiente?".

Berehala jabetu gara, duela egun batzuk aipatu genuen www.birziklatu.com eus domeinura pasa behar genuela. Gehiegi pentsatu gabe erregistroa egin dugu, gure aletxoa jarri dugu eta zenbaki borobil eta zoragarri horretara iristeak ematen duen plazerraz gozatu dugu. Zorionak guztioi!

Aurki birziklatu.eus izango dena duela pare bat urte sortutako webgunea da. Bere helburu nagusia hondakin mota bakoitza zer frakziotan sailkatu behar zen jakiteko gida bat eskaintzea zen, euskara hutsez. Webgune horrek ordea ez du txanpinoi bat izan nahi, ingurumenaren eta ekonomia jasangarriaren aldeko baso batean beste zuhaitz bat izan gura du. Hor daukagu gure bazkide ARGIAk sustatzen duen Bizi Baratzea egitasmoa, esaterako.

Hala, 5.000 domeinutara iritsi izana beste ideia batekin lotu nahiko nuke, jarraitu dezagun euskaraz beste gizarte eredu baten alde lanean.

 

 


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa