2018/07/09 · Elisabeth Pombo
Eskaintzen dena, lan talde gazte batean integratzea eta komunikazio proiektu desberdinetan parte hartzea da.
2018/06/27 · Elisabeth Pombo,
Iametza interaktiboak, Ametzagaiña taldearekin batera, garatu du Egunean, irakurlea aktualitateari buruz egunean egoteko. Creative Commons lizentziapean zabaltzen diren edukiak soilik kontuan hartzea erabaki dugu, modu honetara zabalkunderako lizentzia hautu hori egiten duten hedabideak saritzeaz gain, informazioaren demokratizazioa bultzatzen dugu, egile eskubideekin egon daitezkeen arazoak saihestuz.
2018/04/12 · Asier Iturralde
Duela aste batzuk ARGIA eta iametza Mastodon sare sozial libre eta deszentralizatua erabiltzen hasi ginen. Hau irakurtzen ari bazara ziur aski irakurriko zenuen albistearen berri ematen zuen ARGIAren barrenak blogeko artikulua. Artikulu honetan software librea erabiliz RSS jario batetik toot-ak nola argitaratu azalduko dut.
2018/03/06 · Elisabeth Pombo
Pasa den ostiralean egindako talde bileran erabaki genuen Iametzako emakumeok martxoaren 8ko 'Emakumeok planto' greba feminista deialdiarekin bat egingo genuela.
2018/02/28 · Elisabeth Pombo
Iametzako bezero eta hornitzaile guztiei jakinarazi nahi dizuegu elurra dela-eta gaur Lasarte-Oriako bulegoan ez dagoela inor.
2018/02/27 · Iker Olkoz, Asier Iturralde
Errenteriako Udalak ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzu berria ireki du. Bere ezaugarriak leihatila bakarra, ordutegi zabalagoak, erosotasuna eta atentzio pertsonalizatua dira. Arreta zerbitzuko langileek iametzak neurrira garatutako barne kudeaketarako softwarea erabiltzen dute.
2018/01/24 · Maitane Vierbücher
Iametzak diseinu lanetarako kontratazio poltsa osatu nahi du
2018/01/16 · Asier Iturralde
Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.
2017/12/12 · Elisabeth Pombo
Euskal Herriko gazteen edo gaztetxoen (bereziki 12-16 urte artekoen) euskararen kale erabileran eragiteko helburuarekin Kuxkuxeroak egitasmoa abiatuko dugu Gernika-Lumon datorren abenduaren 16an. Elai Alai aretoan izango dira Alex Sardui eta Izaro Andres gazteen galderei erantzuten. Lotutako hurrengo saioa urtarrilaren 20an izango da, baita ere Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Orduan gonbidatua Nerea Mazo aktorea izango da (Goazen 4.0 telesailean Nicole pertsonaia).
Euskarazko blog onenak saritzeko lehiaketa baino askoz gehiago bilakatu da Blogetan.eus ataria. Urriaren erdialdetik aurrera, webgunea euskal blogarientzako eta irakurleentzako erreferentzia gunea bilakatzea izango da webgunearen helburu berria eta horretarako webgune guztiz berritua aurkeztu du Azkue Fundazioak.
2017/10/31 · Asier Iturralde
Artikulu honetan euskal ikurren emoji-en inguruan aspaldi honetan egon diren mugimenduen laburpena aurkituko duzu. Ba al zenekien ikurrina eta Nafarroako bandera baliozko emoji-ak direla? Whatsapp, Telegram, Facebook, Twitter eta abarrek nahi izanez gero inplementatu ditzakete gure ikurrak ere, teknikoki ez dago inongo eragozpenik.
2017/10/24 · Elisabeth Pombo
Urtero bezala Iametza Euskarabildua jardunaldiak prestatzen dabil buru-belarri. 6. edizio honen izenburua 'Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan' da. Bereziki honako teknologia hauei buruz hitz egingo dugu: adimen artifiziala, big data, machine learning, errealitate birtuala eta errealitate areagotua
Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772