Blogetan.eus berria: Euskal blogarientzako eta irakurleentzako topalekua

2017/11/07 ·

Euskarazko blog onenak saritzeko lehiaketa baino askoz gehiago bilakatu da Blogetan.eus ataria. Urriaren erdialdetik aurrera, webgunea euskal blogarientzako eta irakurleentzako erreferentzia gunea bilakatzea izango da webgunearen helburu berria eta horretarako webgune guztiz berritua aurkeztu du Azkue Fundazioak.

garapenakomunikazioadiseinua

Lortuko ote dugu euskal ikurren emoji-ak plataforma ezagunenetan erabilgarri egotea?

2017/10/31 · Asier Iturralde

Artikulu honetan euskal ikurren emoji-en inguruan aspaldi honetan egon diren mugimenduen laburpena aurkituko duzu. Ba al zenekien ikurrina eta Nafarroako bandera baliozko emoji-ak direla? Whatsapp, Telegram, Facebook, Twitter eta abarrek nahi izanez gero inplementatu ditzakete gure ikurrak ere, teknikoki ez dago inongo eragozpenik.

garapenasare sozialak

Euskarabildua 2017: Teknologia aurreratuak, komunikazioa, euskara eta emakumeen ikusgarritasuna

2017/10/24 · Elisabeth Pombo

Urtero bezala Iametza Euskarabildua jardunaldiak prestatzen dabil buru-belarri. 6. edizio honen izenburua 'Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan' da. Bereziki honako teknologia hauei buruz hitz egingo dugu: adimen artifiziala, big data, machine learning, errealitate birtuala eta errealitate areagotua

Orokorra

Tolosaldean Zer Non eta Birziklatu jolasa ETBko Teknopolis saioan

2017/10/14 · Asier Iturralde

ETBn gaur eman duten Teknopolis saioan plastikoaren erabilerak sortzen dituen arazoak, birziklapena eta ordezkatu dezaketen materialak izan dituzte hizpide. Mugikorrerako aplikazioei eskainitako "Apperitifa" atalean iametzak garatutako Tolosaldean Zer Non eta Birziklatu jolasa agertu dira.

garapena

Firefox eta Chrome-rako labur.eus gehigarri berria eta #datraolat-ek etorkizuna ziurtatuta

2017/07/18 · Asier Iturralde

Azken egunetan 2 gehigarri argitaratu ditugu. Lehena, PuntuEUS Fundazioarentzat garatutako labur.eus zerbitzuaren Firefox eta Chrome-ko gehigarri berria eta bestea, etorkizuna ziurtatzeko eraberritutako #datraolat.

garapenasare sozialak

Wikidata tailerrean ikasitakoa aplikatzen: Euskal Herriko (eta munduko) emakume informatikariak

2017/07/06 · Asier Iturralde

Astelehenean UEUk Euskal Wikilarien Kultura Elkartea, IXA taldea eta ALDEErekin elkarlanean antolatutako Wikidata tailerrean izan nintzen. Artikulu honetan egunaren kronikatxoa eta bertan ikasitakoa azaltzeko egindako adibide bat aurkituko duzu.

garapena

DantzaIKT

2017/07/06 · Joxerra Aizpurua

Eusko Jaurlaritzaren Bitartez programari esker Iametza Interaktiboak eta Dantzazek arte eszenikoetan aplikagarri den prototipo digital berritzailea garatu dute. Teknologia, dantzariak eta publikoa elkarlanean jarri dira harreman bidirekzionalak lortuz; hau da, dantzariak sortu egiten du proiektoreetatik edota argien mugimendutik igortzen zaion mezuaren arabera eta argiak eta soinak kudeatzea publikoaren esku uzten da dantzariei sormen desberdinak eragiteko

Orokorra

Oarsoaldekoa zara eta kazetari grina daukazu?

2017/06/26

iametzan, Oarsoaldeko ekimenen jarraipena eta multimedia lanketa egiteko kolaboratzaile baten bila gabiltza

komunikazioa

Gure CKEditor HTML5 audio plugina txinerara itzuli dute

2017/05/31 · Asier Iturralde

CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugina garatu eta argitaratu genuen 2016ko otsailean. Ia 8.000 deskarga izan ditu orduz geroztik eta 9 hizkuntzetan dago erabilgarri.

garapena

iametzaren lehen Web Aplikazio Progresiboa: deklinabidea.ikaeuskaltegiak.eus

2017/04/03 · Asier Iturralde

2015eko abenduan blog honetako Web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean artikuluan Web Aplikazio Progresiboak (Progressive Web Apps, PWA) eragiten ari diren iraultza deskribatu nuen. Oraingo honetan IKA euskaltegien deklinabidea lantzeko aplikazioari buruz hitz egin nahi dut, horixe baita iametzak garatutako lehen Web Aplikazio Progresiboa.

garapena

Nire alabek STEAM neskak izateko aukera izan dezatela nahi dut

2017/03/08 · Elisabeth Pombo

STEAM siglek bost jakintza alorreri egiten die aipamen: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) eta belaunaldi berriak arlo zientifiko-teknologikoetan prestatzeko ahalegina dago formulazio horren atzean. Europak 2014tik 2020ra 13 milioi euro bideratuko ditu ahalegin horretara. Euskal Herrian gai honi buruzko zein kontzientzia daukagu? Eta azkenaldian gizonezkoa dirudien errealitate horretan, nola bermatuko dugu nesken presentzia?

Orokorra
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa