Iametzan, pilotari buruzko blog bat elikatzeko kolaboratzaile baten bila gabiltza

2016/12/16

Donostiarra zara, pilota atsegin duzu eta kazetari grina daukazu?

Erabiltzaileen bila

2016/12/13 · Joxerra Aizpurua

Sar zaitez webgune horretan edo beste hartan, jaitsi ezazu aplikazio hau eta zerbitzu hau edo bestea erabiltzerik izango duzu. Informatikaren alorrean ari garenok etenik gabe kaleratzen ari gara webak eta aplikazioak gure bezeroentzat, berauek edota euren bezeroek erabiltzeko.

Gauden hamarkadan esponentzialki hazi da erabiltzaileen bila ari diren aplikazioen eta web-zerbitzuen eskaintza. Ezerezetik  gulara igaro gara, jatekoen arloko simila erabilita, edota lagun batek aipatzen zidan eran, “ez dut tokirik telefonoan eta jada paso egiten dut”.

komunikazioa

Euskarazko irratiak KODI multimedia zentroan entzuteko plugina

2016/12/04 · Asier Iturralde

Zure KODI multimedia zentroan euskarazko irratiak entzun nahi dituzu? "Euskarazko irratiak zuzenean" pluginari esker posible da. Instalatuz gero programazio osoa (edo gutxienez zati bat) euskaraz duten ia 30 irrati kate entzuteko aukera izango duzu. Artikulu honetan duzu jakin beharreko guztia: plugina nola instalatu, KODI euskaraz nola jarri...

garapena

Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabili nahi dut CKEditor-en. Zer egin behar dut?

2016/11/18 · Asier Iturralde

Xuxen zuzentzaile ortografikoa laguntza bikaina da euskaraz txukun idazteko. Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian CKEditor-i buruzko hitzaldia amaitu nuenean Iñaki Alegriak bota zidan galdera: erabil daiteke Xuxen CKEditor-en? Momentuan ez banekien ere erantzuna baiezkoa da, artikulu honetan azaltzen dut nola.

garapena

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izango gara CKEditorreko plugina aurkezten

2016/11/16 · Asier Iturralde

"CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta 'HTML5 audio' pluginaren kasuaren azterketa" hitzaldi laburra eskainiko dut bertan azaroaren 17ko arratsaldean. CKEditor eta bere pluginei buruz azalpen orokorrak eman ondoren iametzaren html5 audio pluginarekin izandako esperientziaz hitz egingo dut. Pluginari buruz gehiago jakiteko artikulu hau irakur dezakezu.

garapenakomunikazioa

bizibaratzea.eus berrituan komunitatearen parte hartzea oinarri

2016/10/17 · Asier Iturralde

Bizi Baratzea izena badu ere, ez da baratzeari loturiko liburu ezagunaren agerkari digitala bakarrik. Asmoa haratago doa, landareen munduan dabilen jendearen bilgune izatea du helburu bizibaratzea.eus webgune berrituak.

garapena

Emakumeok protagonista!

2016/09/12 · Ale Goikoetxea

Lehenengo euskal emakumeak urrea eskuratu du Rioko olinpiar jokoetan baina badirudi Chorrautek titularrak ama izateagatik betetzen dituela. Beste askok ordea ama izan orduko bilatzen dituzten mutil lagunen kontuengatik egiten dira ezagun, eta gorpuzkera lirainengatik azaltzen dira kirol egunkarietan.

komunikazioa

Gure HTML5 audio plugina CKEditor-en abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmendu dute

2016/08/02 · Asier Iturralde

CKEditoren taldeak gure HTML5 audio plugina aukeratu du abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmentzeko. CKEditor webguneetan erabiltzen den software libreko testu-editore bat da. Webgune baten administrazioan lan egin baduzu ia seguru CKEditor erabili duzula noizbait.

garapena

CKEditor-eko gure HTML5 audio pluginak 2500 deskarga baino gehiago

2016/06/22 · Asier Iturralde

CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugina garatu eta argitaratu genuen otsailean. Orduz geroztik 2500 deskarga baino gehiago izan ditu. CKEditor-en gehigarrien orrian eskura dezakezue: http://ckeditor.com/addon/html5audio

garapena

I+G+b eta kultura

2016/06/14 · Joxerra Aizpurua

Ikerketa, garapena eta berrikuntza hitzetik hortzera darabilgu enpresa gehienen planak eta memoriak idaztean. Administrazio Publikotik ere etenik gabe ari dira horien aldeko programak eta hitzak jariatzen. Baina demokrazietan hain erabilia den “aukeren berdintasuna”  gertatzen al da euskal gizartean, I+G+b alorrean?

Orokorra

iametza interaktiboak komertzial teknikoa behar du

2016/05/13 · Elisabeth Pombo

Lanaldi osoko kontratua
Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea
Euskara, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea

salmenta

Haziak egitasmoa: haurren parte-hartzeak kodea koloretsu bihurtu du

2016/03/16 · Elisabeth Pombo

Atzo, martxoaren 15ean argitaratu genuen Iametza partaide den Haziak egitasmoaren webgunea, pixkanaka indartuz eta osatuz joango dena. Webgune honen osaketan laguntzeko pasa den abenduan haurren parte-hartze saioaz gozatzeko aukera izan genuen gure bulegoetan.

garapenakomunikazioa
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa