Juergasmo

2014/12/08 · Julen Irazoki

App honen bidez Euskal Herriko gazteei jai edo festen inguruko informazioa emango zaie eta gazteek aplikazio honetan oinarrituta, euren "juerga asmoak" edo "juerga planak" beraien lagunekin konpartitzeko aukera izango dute, baita jai egunean bertan bere lagunak herriko zein txokotan dabiltzan jakiteko ere

garapena

Topaketak eramangarrian

2014/09/08 · Joxerra Aizpurua

HikHasik gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu tresna eramangarrien bidez. Orain arte berriak ziren eskaintza nagusia, baina 2014tik aurrera antolatzen diren topaketak, ikastaroak etab., eramangarrien bidez kudeatzerik izango dira

garapena

Iametzak garatutako Aditranskrib tresna estreinatu dugu ARGIAn ‘Gure Esku Dago’ hitzaldiarekin

2014/05/30

Pasa den apirilaren 29an EHUko Bizkaia Aretoa Paraninfoan, Gure Esku Dago ekimenaren baitan, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaletak hitzaldia eskaini zuten. Guk hiruen hitzaldiak euskarara itzuli eta Iametzan garatu dugun Aditranskrib tresnarekin aztertu ditugu.

garapena

“Zenbakiz” trikitixa partiturak osatzeko editorea sortu dugu

2014/02/26

Tirikitrauki musika-dendaren ekimenez sortu den on-line partitura editoreak, trikitia erakusteko metodo tradizionalean erabiltzen diren partitura “zifratuak” sortzeko balio du.

garapena

Zer non

2014/01/01

Hiri hondakinen alorrean frakzio desberdinekin zer egin eta zer egiten den erakusten duen webgunea da hau. Bertan aholku praktiko orokorrak emateaz gain  egunerokotasunari jarraipen zehatza egiten zaio, berri emaile desberdinen albisteak eguneratuz.

garapena

IKA euskaltegien atari berriak

2014/01/01

IKA euskaltegien sareak 2013ko irailean web-atari berriak zabaldu ditu, bai korporazioari dagokiona, baita euskaltegi desberdinei dagokiena

garapenadiseinua

Birzi-express

2014/01/01

Smartphonean edo ordenagailuan jolasteko joko interaktiboa. Birziklapenaz jolastuz ikasteko.

garapena

gipuzkoAPP's 2013 lehiaketan saritu dute Iametzak garatutako Euskal Herrian Ihesi APPa

2013/12/20

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan garatu diren gailu mugikorretarako aplikaziorik onenak saritu ditu, tartean Iametza Interaktiboak garatutako Euskal Herrian Ihesi aplikazioa.

garapenakomunikazioa

Bermeon Euskaraz

2013/12/04

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak duela gutxi aurkeztu du euskararen normalizazio lanean beste tresna bat izateko helburua duen webgunea.

garapenadiseinua

Ordizia Ezagutzen

2013/10/22

Ordiziar gazteek bere herriaren iragana eta oraina ezagutuz etorkizuna eraikitzeko prestatu da "Ordizia Ezagutzen" proiektua. Oraingo fase honetan 3 unitate didaktiko eta web gune interaktiboa gizarteratu dira.

Ordizia ezagutzen

garapena

"Tolosaldean Zer Non" aplikazioa

2013/06/26

Tolosaldean Zer Non aplikazioa garatu dugu elebitan, Tolosaldeko Mankomunitatearentzat.

garapena

Ihesi Euskal Herriko 7 lurraldeak kontutan hartzen dituen lehen turismo aplikazioa aurkeztuko dugu gaur

2013/05/08

ARGIAren Euskal Herrian Ihesi egitasmoaren App-a garatu berri dugu eta beronen aurkezpena egingo dugu gaur Informatikari Euskaldunen Bilkuran, arratsaldeko 15:30etik aurrera.

Ihesi App-a Euskal Herriko 7 lurraldeak kontutan hartzen dituen lehen turismo aplikazioa da eta jada deskargatzeko moduan dago Google Play atarian, Android mugikorretarako. Apple-era eskaera egina dago eta euren erantzunaren zain gaude.

Ihesi GNU GPL v3 lizentzia duen software librea da eta erabiltzaileek sortutako edukiek Creative Commons BY-SA lizentzia dute.

Egindako aurkezpena ikusteko:

Euskal Herria patrikan.ppt

Euskal Herria patrikan.odp

Euskal Herria patrikan.pdf

Egindako lanaren kodea GitHub-en eskuragarri daude:

Ihesi

Nola marraztu Euskal Herriko mapa Google maps-en gainean APIaren 3. bertsioarekin

garapena
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa