Abian da Sasieta mankomunitatearen webgune berria

2015/08/10 · Joxemari Irazusta

Goierri eta Urola Garaiko 22 udalerritako hiri hondakinen kudeaketaz arduratzen da Sasieta mankomunitatea. 60.000 biztanle baino gehiago dituzte aipatu udalerriok.

Lehenagotik, udalerriek eragindako hiri hondakinen kudeaketaz arduratzen diren Urola Erdia, Tolosaldea eta Mendialdea mankomunitateen webgune berriak garatzeko proiektuetan pilatutako aurrekariak genituen Iametzan.

Erakundea beraren barne antolaketari dagokion informazioa jasotzen da batetik, baina batez ere, kudeaketak berak eragiten duenaren berri emateko atalek daukate benetako protagonismoa. Albisteen atalak irekitzen du webgunea. Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko informazio praktikoa aurkitzen da baita. Udalerri asko izanik, hondakinen gaikako bilketa sistema desberdinak daude mankomunitatean, eta noski, sistema desberdin hauek eragiten dituzten emaitzak ere isla daukate webgunean.

Azkenik, hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa hobetzen laguntzen duten praktika onen inguruko azalpenentzako tartea ere aurreikusi da.

Proiektu hau Bikain enpresarekin elkarlanean burutu dugu. Iametza arduratu da garapenaz eta Bikain diseinuaz.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa