ARGIAren multimedia kanal berria

2015/05/01 · Asier Iturralde

ARGIA 2006an hasi zen lehen bideoak egiten eta orduz geroztik bide oparoa egin du multimedia lantzen. Multimedia kanalak biltegi izaera du eta euskarazko bideoak ikusi nahi dituenari aukera zabala eskaintzen dio.

Martxoan iametza interaktiboak garatutako ARGIAren multimedia kanal berria aurkeztu genuen: http://www.argia.eus/multimedia

ARGIA 2006an hasi zen lehen bideoak egiten eta orduz geroztik bide oparoa egin du multimedia lantzen. Multimedia kanalak biltegi izaera du eta euskarazko bideoak ikusi nahi dituenari aukera zabala eskaintzen dio.

Diseinu aldetik berrikuntza nabarmena eman diogu eta indar handia jarri dugu aurkezpenean, erabilterrazagoa izan dadin. Bestalde, diseinu moldakorra erabili dugu, gailu guztietan ondo ikusten dela ziurtatzeko.

Erabiltzaileak kanal berrituan bilaketa aurreratuak egiteko aukera dauka eta multimedia elementuak etiketa, mota, data eta abarren arabera iragaz ditzake.

Berrikuntza aipagarri bat Web Telebisten kanala da. Bertan euskarazko WebTB saioak bilduko ditu ARGIAk, ondo sailkatuta, hauei zabalkundea eta erreferentzialtasuna irabazten lagundu asmoz.

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa