Bloga > Asier Iturralde rss

Deutchland 83 telesailean keinua programatzaileei

2016/01/18 · Asier Iturralde

Asteburuan Deutchland 83 telesail alemaniarra ikusi dut. 80. hamarkadako Alemania banatuan kokatua dago, Mendebaldearen eta Sobietar Batasunaren arteko tentsioa puri-purian zegoen garaian. Ez dizuet spoilerrik egin nahi baina 3. ataleko eszena batek atentzioa deitu zidan. Telesail askok oso modu traketsean irudikatzen dituzte programazioarekin erlazionaturiko kontuak baina kasu honetan programatzaileei egindako keinu bat dago ;)

garapenakomunikazioa

#datraolat aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean

2015/12/03 · Asier Iturralde

Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako #datraolat gehigarria aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean abenduaren 5ean arratsaldeko 16:30etan. Kabi@ gunean teknologia eta kultura digitalaren inguruko proiektuak aurkezten dira, interesa baduzu hemen aurkituko duzu egitarau osoa.

garapenakomunikazioa

Web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean

2015/12/01 · Asier Iturralde

ARGIA.eus-en laster-marka sortu nahi duzu zure mugikor edo tabletean? ARGIAren barrenak blogean irakur dezakezu nola. Laster-markak sortu ahal izatea ez da berria eta horri esker web aplikazioak aplikazio natiboen mailan jartzeko bidean daudela esatea ez al da gehiegizkoa? Bai, halaxe da, baina artikulu honetan azalduko dizuedan bezala datozen aldaketen izebergaren punta besterik ez da laster-markena.

garapena

#datraolatekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

2015/10/26 · Asier Iturralde

Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalago batean gehitzeko aukera ematen du.

garapenasare sozialak

Nola identifikatzen ditu audioak Shazam-ek?

2015/10/16 · Asier Iturralde

Shazam audioak identifikatzeko aukera ematen duen Android, iOS, Windows Phone eta Mac-erako aplikazio ezagun bat da. Aurtengo Euskarabildua jardunaldietan Filippo Vizzotto Shazam Italiako arduradun komertzialak hitzaldia emango duela aitzakiatzat hartuta Shazam-ek audioak nola identifikatzen dituen azaltzen saiatuko naiz.

garapenakomunikazioa

ARGIAren multimedia kanal berria

2015/05/01 · Asier Iturralde

ARGIA 2006an hasi zen lehen bideoak egiten eta orduz geroztik bide oparoa egin du multimedia lantzen. Multimedia kanalak biltegi izaera du eta euskarazko bideoak ikusi nahi dituenari aukera zabala eskaintzen dio.

garapenadiseinua
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa