Bilaketa bakarrari buruz hitz egingo dute biharko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan

2019/05/09 · Elisabeth Pombo

Bihar Villabonako Subijana Etxean egingo diren Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien izenburua honakoa da: 'Bilaketa bakarra erabiltzaileentzat: datu guztiak klik batean'.

Iametza azken urtetan Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean ari da, BDB artxibo digitalaren gauzatze teknologikoa egiten. Lankidetza horren emaitza izan da IDOKUM tresna, oraindik garatzen jarraitzen duguna. Hori dela-eta, Xenpelar-eko kideek aurtengo dokumentazio jardunaldietan parte-hartzeko aukera eskaini digute. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Herriko Bertsozale elkarteko lagunei.

Interneten herritarrei ahalik eta informazio gehien eskuragarri jartzeko ondarearen digitalizazio eta datu-bilketa handiak egin dira azken urteotan, eta, ondorioz, gune ezberdinak sortu dira.

Teknologia berriei esker, hainbat gunetan dauden datuak bilaketa bakarrean eskaintzeko aukerak sortu dira, eskaintzen den ondarea eta informazioa herritarren eskura jartzeko erraztasunak biderkatu direlarik.

Aurtengo jardunaldietan erabiltzaileei “bilaketa bakarra” eskaintzea helburu duten esperientziak ezagutarazi nahi dira, maila estrategikoan nahiz teknikoan emandako pausoak partekatzeko eta izandako zailtasunetatik eta lorpenetatik elkarrekin ikasteko aukera izateko.

Zentzu horretan Iametzak iaz BDB Bertsolaritzaren datu basean Solr bilaketa bateraturako motorra integratu zuen.

Solr kode irekiko bilatzaile plataforma da, eta hainbat datu-base anitz eta espezializatuetan bilduta dauden datuak modu bateratuan bilatu eta bistaratzeko aukerak eskaintzen ditu, datu-base bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanak eraldatu gabe.

Aitor Maritxalar informatikariak aurtengo Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan hitzaldi bat eskainiko du Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Solr motorrarekin egindako esperientzia azaltzeko.

2019ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien egitarau osoa kontsultatu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa