Blogetan.eus berria: Euskal blogarientzako eta irakurleentzako topalekua

2017/11/07 · Jon Kobeaga

Euskarazko blog onenak saritzeko lehiaketa baino askoz gehiago bilakatu da Blogetan.eus ataria. Urriaren erdialdetik aurrera, webgunea euskal blogarientzako eta irakurleentzako erreferentzia gunea bilakatzea izango da webgunearen helburu berria eta horretarako webgune guztiz berritua aurkeztu du Azkue Fundazioak.

Proiektu hau burutzeko Iametza Interaktiboko taldea lanean jardun gara azken hilabeteotan eta emaitzaz gozatzeko aukera sarean dago jada. Baina zein da atari honen mamia?

Blogetan.eus webgunea, euskal blogarien edukiak biltzeko ataria izango da. Modu automatikoan, RSS teknologia baliatuz, hala nahi duten blogariek beraien edukiak Blogetan.eus atarian publikatzeko aukera izango dute, honela irakurleek gustuko dituzten blog guztietako edukiak atari bakar batean jasotzea ahalbideratuz.

Irakurleok bestalde, Blogetan.eus komunitatearen parte diren blog guztietako edukietara sarbidea webgune bakarretik egiteko aukera izango dugu. Bertan edukiak kronologikoki jasoko ditugu baina honez gain, pertsonalizatutako tabloia sortzeko aukera ere izango dugu.

Erabiltzailea sortuz gero, Blogetan.eus atarian dauden blog guztietatik guk nahi ditugunak jarraitzeko aukera izango dugu eta gustuko ditugun blogetako edukiekin pertsonalizatutako tabloia eskainiko digu atariak. Momentuz, 160 blogetik gora daude bilduta eta hainbeste aukeraren artean nahi duguna aurkitzeko kategoriaka sailkatu ditugu.

Beraz, zer egin behar dugu zerbitzu honen abantailetaz gozatzen hasteko:

  1. “Saioa hasi” botoia sakatu eta erabiltzailea sortu.
  2. Blogak atalean gustuko ditugun blogak jarraitu.
  3. Nire zerrenda atalean pertsonalizatutako eduki jarioa irakurri.
  4. Proposamenak atalean Blogetan.eus atarian ez dauden blogak proposatzeko aukera izango dugu.

Euskal blogariek eta irakurleek badaukate erreferentziazko espazio berria. Zu ere izan zaitez Blogetan.eus komunitatearen partaide.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa