#datraolat aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean

2015/12/03 · Asier Iturralde

Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako #datraolat gehigarria aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean abenduaren 5ean arratsaldeko 16:30etan. Kabi@ gunean teknologia eta kultura digitalaren inguruko proiektuak aurkezten dira, interesa baduzu hemen aurkituko duzu egitarau osoa.

iametza interaktiboan garatu dugun #datraolat gehigarriak Twitterren traola eta erabiltzaile-izenak modu naturalago batean deklinatzeko aukera ematen die euskal txiolariei. Adibidez, "​n nago" idazteko horrelakoak ikusten dira:

​-n nago

|n nago

n nago

'n nago

.n nago

Baina zergatik ez erabili "​n nago", hori bada nahi duguna? Orain arte ezinezkoa zen baina #datraolati esker posible da eta gero eta erabiltzaile gehiagok erabiltzen dute. Instalatzea oso erraza da, iametzaren blogeko artikulu honetan aurkituko dituzu xehetasun guztiak.

 

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa