Deutchland 83 telesailean keinua programatzaileei

2016/01/18 · Asier Iturralde

Asteburuan Deutchland 83 telesail alemaniarra ikusi dut. 80. hamarkadako Alemania banatuan kokatua dago, Mendebaldearen eta Sobietar Batasunaren arteko tentsioa puri-purian zegoen garaian. Ez dizuet spoilerrik egin nahi baina 3. ataleko eszena batek atentzioa deitu zidan. Telesail askok oso modu traketsean irudikatzen dituzte programazioarekin erlazionaturiko kontuak baina kasu honetan programatzaileei egindako keinu bat dago ;)

Aurkariari ebatsiriko diskete garrantzitsu baten edukiak irakurri nahian ari direla informazioa zifratuta dagoela konturatzen dira, irudian ikusten den bezala:

 

Segundo batzuk geroago ondorengo kodea agertzen da ordenagailuaren pantailan:

 

Programatzailea izanda horrelako gauzek atentzioa deitzen didate. Telesail edo pelikula bat ikusten ari naizenean pantailan kodea edo antzerako zerbait agertzen denean zer jartzen duen jakin nahi izaten dut. Kasu honetan ere bideoa gelditu, atzera bota eta pausatu nuen.

Nire harridurarako pantailan agertu zen kodeak zentzua zeukan. BASIC programazio lengoaian idatzitako programatxo bat da, lehen pantaila argazkian agertzen den "informazio zifratua" sortzeko erabil daitekeena. "Informazio zifratua" komatxo artean jarri dut, programatxo honek ausazko zenbakiak erabiltzen baititu lehen pantaila-argazkian agertzen direna bezalako testu-kateak sortzeko. Alegia, ez dagoela mezu sekreturik, pantailan ikusten direnak ausazko zenbakiak direla, baina zentzua duen eta gaiarekin zerikusia duen kodea erabiltzeko nekea hartzea ez da ohikoa. Eskertzekoa da.

JavaScript-era itzulita horrelako zerbait izango litzateke:

var a = 0;
var b = "";
for (var i = 0; i < 64; i++) {
    for (var p = 0; p < 6; p++) {
	for (var q = 0; q < 5; q++) {
	   a = 48 + Math.random() * 10; 
	   b = b + String.fromCharCode(a);
	}
	b = b + " ";
    }
    console.log("  " + b);
    b = ""
}

Script hau Node.js-rekin terminalean exekutatuz ondorengo emaitza lortzen dugu:

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa