Erabiltzaileen bila

2016/12/13 · Joxerra Aizpurua

Sar zaitez webgune horretan edo beste hartan, jaitsi ezazu aplikazio hau eta zerbitzu hau edo bestea erabiltzerik izango duzu. Informatikaren alorrean ari garenok etenik gabe kaleratzen ari gara webak eta aplikazioak gure bezeroentzat, berauek edota euren bezeroek erabiltzeko.

Gauden hamarkadan esponentzialki hazi da erabiltzaileen bila ari diren aplikazioen eta web-zerbitzuen eskaintza. Ezerezetik  gulara igaro gara, jatekoen arloko simila erabilita, edota lagun batek aipatzen zidan eran, “ez dut tokirik telefonoan eta jada paso egiten dut”.

Euskaraz ere gero eta ugariagoak dira aipatu ditugun web zerbitzu horiek eta euskaldunon mugikorretan ere ez zaizkigu sartzen eta gu ere nazkatzen hasiak gara, zorionez. Geurean ere gauza onak, ez hain onak, ez hain txarrak eta txarrak egon baitaude, ez ingelesaren edo espainolaren eskalan, baina zerbitzuen zakua ez dugu hutsik.

Hala ba, euskaldunak, euskaldun ez denaren antzera, web zerbitzuen aurrean gero eta gehiagotan paso egitea ez da harritzekoa, normala baizik. Ez dakit web zerbitzuen alorrean urratsa eman zuen lehena aberastu zen ala ez, baina egun web zerbitzuen garapena eskatzen dutenen asmo nagusia duten maila mantentzea baino ez da izaten.

Eta nola erakarri gure aplikazioen erabiltzaile potentzialak bizi garen zoologiko digitalean?

Zergatik aukeratuko du gure aplikazioa? Ba al daki noiz eta non erabili?

Mende honen hasieran “Informazioaren kudeaketa” kontzeptuaren inguruan lanean ari ginenok egun ditugun antzeko arazoekin topo egin genuen; hain handia zen informazio fluxua non guztia sailkatzeak edota antolatzeak ez zuen asko laguntzen. Informazio uholdean nabigatu nahian “Ezagutzaren kudeaketa”, “Informazioaren meategia” eta ez dakit zenbat kontzeptu gehiago sortu ziren. Aipatu ditugun kontzeptu horiei tresna digital mugikorrak gehitu zaizkie, eta guztia gizartearen etenik gabeko aldaketaren isla baino ez da.

Informazio hori erabiltzaile harengana heltzeko bide guztiak idatzita eta esanak daude baina oso gutxitan asetzen dugu gure nahia. Zer egin?... Agian gure geneetan n-garren posizioan aparkatuta dugun giza intuizioari kasu handiagoa egingo bagenio….


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa