Errenteriako Udalaren ZU! arreta zerbitzu berriko barne erabilerarako softwarea garatu dugu

2018/02/27 · Iker Olkoz, Asier Iturralde

Errenteriako Udalak ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzu berria ireki du. Bere ezaugarriak leihatila bakarra, ordutegi zabalagoak, erosotasuna eta atentzio pertsonalizatua dira. Arreta zerbitzuko langileek iametzak neurrira garatutako barne kudeaketarako softwarea erabiltzen dute.

Herritarrek harrera ona eman diote zerbitzu berriari, horren erakusgarri da lehen astean 1.100 pertsona baino gehiagori arreta eman izana. Horietatik 900ndik gora izan dira aurrez aurreko arreta jaso dutenak eta 200 baino gehiago telefono bidezko arreta zerbitzura jo dutenak.

 

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza (CC-BY-NC-ND)

 

Arreta zerbitzuko langileek erabiltzen duten barne erabilerarako softwarearen garapena

Arreta zerbitzuko langileek iametzak neurrira garatutako barne kudeaketarako softwarea erabiltzen dute. Garapen hau Herritarren Arreta Zerbitzuko langileek hiritarrek eskatzen dioten informazioa ahalik eta azkarren eta errazen topatzeko helburuarekin egin da. Neurrira egindako software honen bidez arreta zerbitzua bera ebaluatu ahal izateko informazioa aztertzea da asmoa, hau da, zenbat jendek egin dituen kontsultak, zer kanal erabiliz, zer motatako kontsultak... Martxan jartzeko orduan iametzak Arreta Zerbitzuko langileei tresna erabiltzeko formazioa eskaini zien.

Hainbat hilabete iraun duen garapen prozesuan Scrum metodologia erabili dugu. Metodologia honetan lana fase txikitan, sprintetan, banatzen da. Sprint bakoitzaren hasieran, fase horren ezaugarritze nagusiak adosten genituen Errenteriako Udaleko arduradunekin eta fasea amaitzean, garapen lanek emandakoa baloratzen zen, hurrengo sprint-a planifikatu ahal izateko. Lan egiteko modu honi esker bezeroak garapenean parte hartze zuzena du eta bere beharretara egokitutako produktu bat izango duela ziurtatzen da.

 

 

Garapenean Laravel PHP framework-a erabili dugu. Laravel MIT lizentzia duen software librea da eta estimazio handia du garatzaileen artean. Github-en izar gehien dituen backend framework-a da, Ruby on Rails eta Django bezalako beste framework batzuen aurretik.

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa