Eus domeinuak erdi prezioan eskuratu daitezke abuztuaren 31 arte

2015/07/27 · Elisabeth Pombo

PuntuEUS Fundazioak kanpaina berezia jarriko du abian, .eus domeinuak erdi prezioan eskainiz. Kanpaina gaur hasiko da, euskal diasporak Boisen bost urtetik behin antolatzen duen Jaialdiaren aitzakian eta abuztuaren 31n amaituko da.

Eskaintza hau epe horretan egiten diren alta berrientzat izango da eta beti ere kanpainarekin bat egiten duten erregistratzaileen bidez egiten bada.

Iametzak bat egin du PuntuEUS Fundazioaren kanpaina honekin eta nahi dutenei domeinu berriak eskuratzen eta ezartzen lagunduko diegu.

Bost urtetik behin Boise euskal diasporaren hiriburua bihurtzen da, gerturatzen denari AEBetako euskaldun giroan murgitzeko aukera bikaina eskainiz.

Jaialdi horren jarraipena egin daiteke www.euskalkultura.com webgunearen bidez.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa