Gizartea mugiarazteko ahaztu ezinezko 15 gako komunikatibo

2016/12/18 · Elisabeth Pombo

Euskarabilduaren bosgarren edizioa azaroaren 10ean ospatu zen Donostiako San Telmo museoan, Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatuta. Bertan gizartea mugiarazten duten jokabide komunikatiboak izan ziren aztergai.

 

 

Iametzan komunikazioa lantzen dugun heinean, badakigu gizarte mugimendu hori eragitea oso konplexua dela. Izan ere, sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen da eta kasu askotan kanpainek ez dute azken helburua betetzen; norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan. Hau da, kanpainen diseinuak ez digu bermatzen arrakasta eragin nahi den gizarte aldaketa horretan, nahiz eta kanpaina bera arrakastatsua izan. Hala, gerta liteke adibidez, euskararen aldeko kanpaina bat entzutetsua bilakatzea, baina praktikan euskararen erabilera datuak ez hobetzea.

Horregatik, Euskarabilduako aurtengo edizioan parte hartu zuten hizlariek emandako argibideetatik abiatuta, "Gizartea mugiarazteko ahaztu ezinezko 15 gako komunikatibo" bildu ditugu. Gida honen bidez komunikazioan aritzen den orok ahaztu ezinezko oinarriak bildu nahi izan ditugu, gizartean eragin nahi duen edonorentzat baliagarri izango direlakoan. Hona hemen 15 gakoak laburrean:

  1. Gardentasuna
  2. Jendeak kanpainaren parte sentitu behar du
  3. Txikitik handira eragin, azpitik gora mugitu
  4. Ez saiatu mezuak sinplifikatzen
  5. Mezu zuzenak eman
  6. Kontakizun bisualak eraiki
  7. Irribarrea, umorea eta entretenimendua beti dira sendagairik onenak
  8. Ekintza ludiko eta kolektiboak antolatu
  9. Mezua hartzailearen hizkuntzan eman
  10. Sare sozialak beldurrik gabe erabili
  11. Ez saiatu informazio guztia kontrolpean mantentzen
  12. Ikus-entzunezkoen botereaz baliatu
  13. Ekimen kulturaletan pentsatu
  14. Finantziazioak ez du arazoa izan behar
  15. Nazioartekotzean pentsatu

facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa