Gure CKEditor HTML5 audio plugina txinerara itzuli dute

2017/05/31 · Asier Iturralde

CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugina garatu eta argitaratu genuen 2016ko otsailean. Ia 8.000 deskarga izan ditu orduz geroztik eta 9 hizkuntzetan dago erabilgarri.

Behin baino gehiagotan idatzi dut blog honetan iametzaren HTML5 audio pluginari buruz: uzbekistandar batek bideo plugin bihurtu zuenean, 2500 deskarga gainditu zituenean, CKEditor-ek abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmendu zuenean eta Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian plugina aurkeztera joan ginenean.

Oraingoan beste albiste pozgarri batekin nator, txinerara itzuli baitute gure plugina. 郑东武k bidali digu itzulpena Github bidez.

CKEditor HTML5 audioa plugina txineraz

OHARRA: Astebete beranduago Dimitris Kritsotakisek grezierara itzuli du plugina :)

Une honetan 10 hizkuntzetan erabil daiteke:

  • Alemaniera
  • Errusiera
  • Euskara
  • Frantsesa
  • Gaztelera
  • Greziera
  • Ingelesa
  • Txinera
  • Ukrainiera
  • Uzbekiera

CKEditor-en gehigarrien orrian eskura dezakezue doan: http://ckeditor.com/addon/html5audio

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa