Gure HTML5 audio plugina CKEditor-en abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmendu dute

2016/08/02 · Asier Iturralde

CKEditoren taldeak gure HTML5 audio plugina aukeratu du abuztuko hilabeteko plugin bezala nabarmentzeko. CKEditor webguneetan erabiltzen den software libreko testu-editore bat da. Webgune baten administrazioan lan egin baduzu ia seguru CKEditor erabili duzula noizbait.

CKEditor-ek pluginetan oinarritutako arkitektura duenez pluginak bereziki garrantzitsuak dira, horien bidez gehitzen baitzaizkio funtzionalitate berriak CKEditor-i. Garrantzia hori kontutan izanda, 2016ko urtarrilean hasi ziren hilabetero plugin bat 'Plugin of the month' bezala nabarmentzen. Abuztuan gure HTML5 audio plugina aukeratu izanak pozez bete gaitu!

Hilabete osoan gure 'Simple HTML5 audio' plugina CKEditor-en pluginen orrian leku nabarmenean agertuko da, irudian ikus dezakezuen bezala:

Aurreko artikulu batean azaldu nizuen bezala CKEditor testu-editorean HTML5 audioak modu erraz batean txertatzeko aukera ematen duen plugin hau otsailean garatu eta argitaratu genuen. Plugina sortzeko arrazoia ARGIAko lankideei ARGIA.eus webgunean modu erraz batean lizentzia libredun irratien irratsaioak txertatzeko aukera eskaintzea izan zen. CKEditorren gehigarrien artean beharrezko funtzionalitea eskaintzen zuen pluginik ez zegoela ikusita garapen propio bat egitea erabaki genuen. Garapen eta proba fasea igaro ondoren ARGIAren administrazioan txertatu nuen. Kazetariek ondo hartu zuten berritasuna eta geroztik maiz txertatzen dituzte Arrosa Sarea, Hala Bedi, Euskalerria irratia eta abarren audioak.

Gure proiektuetan CKEditor asko erabiltzen dugula kontutan izanda komunitateari ekarpen bat egiteko asmoz gure plugina CKEditorren gehigarrien webgunean argitaratu eta software libre bezala askatzea erabaki genuen. Interesa duen edonork erabil dezake bere webgunean, doan. Software librea denez nahi duenak eskubidea du kodea aztertu, bere beharretara egokitzeko aldaketak egin eta aldaketa horiek dituen plugin berri hori banatzeko. Baldintza bakarra GNU GPLv3 lizentzia erabiltzen jarraitzea da.

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa