Hainbat komunikazio proiektutan aritzeko pertsona behar dugu

2018/07/09 · Elisabeth Pombo

Eskaintzen dena, lan talde gazte batean integratzea eta komunikazio proiektu desberdinetan parte hartzea da.

 

Eskatzen dena:

  1. Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak

  1. Komunikazio kanpaina desberdinen ardura eramateko gaitasuna: erabakiak hartzeko, irizpideak ezartzeko, harremanetarako gaitasuna…

  1. Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna (komunikazio planak)

  1. Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien sormenean, bideoen gidoigintzan…

  1. Euskararen goi mailako ezagutza (C1 edo C2 mailakoak)

  1. 2018ko irailean lanean hasteko aukera izatea

 

Honako ezaugarriak oso kontuan izango dira:

  1. Teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna: webgintza, mugikorretako aplikazioak…

  1. Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanetarako beharrezko tresnen ezagutza: Adobe Photoshop, Canva…

  1. E-posta marketinerako ezagutzak: MailChimp, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…

  1. Bideo edizioko tresnen ezagutza

  1. Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)

 

Eskaintzen dena:

Aldi baterako ordezkapena egiteko lan kontratua

Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea

 

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, abuztuaren 27a baino lehen, "komunikazioa" erreferentzia adieraziz.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa