Iametza berritua, izaera indartua

2015/07/09 · Elisabeth Pombo

2008an jaio ginen. Erditze lasaia izan genuen, hasieratik gure bazkide nagusi diren ARGIAren, ANTZAren eta ADUR-en sostengua izan baitugu. Baina ekonomikoki hain desegonkorrak izaten ari diren urte hauetan merkatuan gure lekua aurkitzeko gogor egin behar izan dugu lan.

 

Nahiz eta talde berdinekoak izan, enpresa desberdinetatik zetorren jendearekin ekipo orekatua osatu behar izan dugu, barne arau eta jokamolde propioak eraiki eta enpresaren nondik norakoaren, zertarakoaren eta nolakoaren definizioa osatu. Baina ikasketa prozesu amaigabe eta etengabeko berdefinizio prozesu horretatik indartuak atera garenaren uste sendoa daukagu.

Horregatik zazpi urte igaro ondoren, jada zaharkitua zegoen webgunea berritu dugu, garena eta izan nahi dugun hori hobeto erakusteko, izaera indartu horren ispilu izan dadin eta komunikazio tresna indartsua bilakatzeko borondate sendoarekin.

TEKNOLOGIAK bizi eta maite ditugu, zentzu horretan friki xamarrak ere bagarela esan liteke, baina garbi dugu bitarteko teknologikoak bere horretan horixe direla, bitartekoak, hotzak eta zentzugabeak. Horregatik erakundeen HELBURUETAN eta KOMUNIKAZIO lanketan bidelagun gara, zuek guztiok gu bezalaxe hartu-emanen plazan zaretena erakutsi behar duzuelako, izan nahi duzuenaren bilaketa amaigabean. Prozesu zirraragarri bezain zoragarri horretan entzuteko eta ELKARLANEAN eraikitzeko prest dagoen laguna izan nahi dugu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa