Iametzak web diseinatzailea behar du

2018/10/02 · Maitane Vierbücher

Iametzak web diseinatzailea behar du

Eskatzen dena:

  • Diseinu grafikoan, arte ederretan edo informatikan ikasketak.
  • Diseinuko/edizioko programa desberdinak menperatzea (Photoshop, Illustrator, adobe XD,… ).
  • HTML5 eta CSS3 guztiz menperatzea (webak, buletinak eta mugikorrak) eta W3C-ko arautegia ezagutzea.
  • SASS ezagutza.
  • Bootstrap Framework-a
  • Erabilerraztasuna eta irisgarritasuna aplikatzen jakitea.
  • Wordpress-en inguruko ezagutza.
  • Inprentarako lan puntualak egiteko gaitasuna.
  • Euskaraz jakitea.
  • Egindako lanak erakustea ezinbestekoa da.

Kontuan hartuko dena:

  • Ilustrazio edo marrazketa lanak.
  • Animazioak.
  • Bideo eta audio edizioa menperatzea.
  • Mugikorretarako aplikazioak diseinu mailan garatzeko ezagutza: Ionic framework.
  • Esperientzia antzeko lanetan.

Eskaintzen dena:

  • Proiektu berritzaileetan parte-hartzeko aukera.
  • Beste lan batzuekin uztargarria izan daitekeen lan jarduna. Ordu kopurua hautagaiaren arabera adostuko da.
  • Freelance diren hautagaiak ere onartuko dira. Horrelako kasuetan etxetik lan egiteko aukera dago, baina dedikazio jakin batekin Iametzako bulegora etortzea eskatuko zaio hautagaiari.
  • Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2018ko urriaren 15a baino lehen, "diseinatzailea" erreferentzia adieraziz.

facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa