KODIko euskarazko irratiak pluginaren 2.0.0 bertsiotik aurrera podcast-ak ere entzungai

2016/12/28 · Asier Iturralde

Duela hilabete eskas KODI multimedia zentroan euskarazko irratiak zuzenean entzuteko plugina argitaratu nuen. Artikulu honetan dituzue xehetasun guztiak: KODIren bertsio desberdinetan nola instalatu... Oraingo honetan 2.0.0 bertsioa aurkeztera nator, berritasun nagusia: podcast-ak entzuteko aukera.

Lehen bertsioa argitaratutakoan Twitter bidez @txerrenek eman zidan podcast-ak integratzeko ideia:

Nola egin zitekeen begira hasi eta Arrosa Irratien Sarearen webguneko Podcastak atalean euskarazko irrati gehienetako podcast-ak zeudela ikusi nuen. Horrek asko errazten du lana, irrati bakoitzaren webgunetik audioak erauztea lan nekeza izango bailitzateke.

 

Zaila da katu bati ezetz esatea:

 

Pluginaren 2.0.0 bertsioan integratutako podcast gehienak hortik hartzen ditut. Zehazki, Arrosa Irratien Sareko 25 irratitako 149 programaren milaka audio entzun ditzakezue zuen KODI multimedia zentroan. Horretaz gain Etzi.pmren podcast-a ere gehitu dut eta Mikel Larreategik garatutako EITB Nahieranen API ez ofiziala erabiliz Euskadi Irratia eta Gazteako hainbat irratsaioren podcast-ak ere bai.

 

Zer egin behar da 2.0.0 bertsiora eguneratzeko?

Kodi-ren 16 bertsioa (Jarvis) edo berriagoa erabiltzen baduzu multimedia zentroa irekitzen duzun hurrengo aldian automatikoki eguneratuko zaizu euskarazko irratiak entzuteko plugina.

Bertsio zaharrago bat erabiltzen baduzu eskuz instalatu beharko duzu, hemen dituzu jarraitu beharreko pausoak.

 

Bilbo Hiria Irratiko Kingston Hiria irratsaioaren podcast-ak.

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa