Komunikazio proiektu desberdinetan aritzeko pertsona behar dugu

2017/09/13 · Elisabeth Pombo

 

Eskatzen dena:

  • Kazetaritza, komunikazio, publizitate edo marketin arloko ikasketak
  • Komunikazio plan eta ekintzen garapenean eta exekuzioan esperientzia
  • Komunikazio kanpaina desberdinen ardura eramateko gaitasuna
  • Bezeroekin harremanak izateko erraztasuna eta gaitasuna
  • Sare sozialen dinamizazioan ezagutza eta esperientzia
  • Euskaraz jakitea

Honako ezaugarriak oso kontuan izango dira:

  • Lea-Artibai eskualdekoa izatea
  • Multimedia alorrean lan egiteko gaitasuna: gidoigintza, bideo edizioa…
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna: webgintza, mugikorretako aplikazioak…

Eskaintzen dena:

  • Aldi baterako ordezkapena egiteko lan kontratua
  • Lan talde gazte batean integratzea

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 29a baino lehen, "komunikazioa" erreferentzia adieraziz.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa