Bloga > komunikazioa rss

Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izango gara CKEditorreko plugina aurkezten

2016/11/16 · Asier Iturralde

"CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta 'HTML5 audio' pluginaren kasuaren azterketa" hitzaldi laburra eskainiko dut bertan azaroaren 17ko arratsaldean. CKEditor eta bere pluginei buruz azalpen orokorrak eman ondoren iametzaren html5 audio pluginarekin izandako esperientziaz hitz egingo dut. Pluginari buruz gehiago jakiteko artikulu hau irakur dezakezu.

garapenakomunikazioa

Emakumeok protagonista!

2016/09/12 · Ale Goikoetxea

Lehenengo euskal emakumeak urrea eskuratu du Rioko olinpiar jokoetan baina badirudi Chorrautek titularrak ama izateagatik betetzen dituela. Beste askok ordea ama izan orduko bilatzen dituzten mutil lagunen kontuengatik egiten dira ezagun, eta gorpuzkera lirainengatik azaltzen dira kirol egunkarietan.

komunikazioa

Haziak egitasmoa: haurren parte-hartzeak kodea koloretsu bihurtu du

2016/03/16 · Elisabeth Pombo

Atzo, martxoaren 15ean argitaratu genuen Iametza partaide den Haziak egitasmoaren webgunea, pixkanaka indartuz eta osatuz joango dena. Webgune honen osaketan laguntzeko pasa den abenduan haurren parte-hartze saioaz gozatzeko aukera izan genuen gure bulegoetan.

garapenakomunikazioa

Deutchland 83 telesailean keinua programatzaileei

2016/01/18 · Asier Iturralde

Asteburuan Deutchland 83 telesail alemaniarra ikusi dut. 80. hamarkadako Alemania banatuan kokatua dago, Mendebaldearen eta Sobietar Batasunaren arteko tentsioa puri-purian zegoen garaian. Ez dizuet spoilerrik egin nahi baina 3. ataleko eszena batek atentzioa deitu zidan. Telesail askok oso modu traketsean irudikatzen dituzte programazioarekin erlazionaturiko kontuak baina kasu honetan programatzaileei egindako keinu bat dago ;)

garapenakomunikazioa

5000. eus domeinua erregistratu dugu

2016/01/18 · Elisabeth Pombo

Goizean gure komunikazio lan taldearen whatsApp zerrendan saltatu du albisteak. "4.999 .eus domeinu daude erregistratuta, banatzaile ofizial gisa ez al daukagu eskaerarik pendiente?".

komunikazioa

#datraolat aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean

2015/12/03 · Asier Iturralde

Firefox, Chrome eta Safari nabigatzaileetarako #datraolat gehigarria aurkeztuko dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean abenduaren 5ean arratsaldeko 16:30etan. Kabi@ gunean teknologia eta kultura digitalaren inguruko proiektuak aurkezten dira, interesa baduzu hemen aurkituko duzu egitarau osoa.

garapenakomunikazioa

Eta zuk euskaraz komunikatu nahi duzu Interneten?

2015/12/03 · Elisabeth Pombo

Jakin berri dugu PuntuEUS Behatokiak Euskal Herriko webguneetan euskararen presentzia neurtu duela. Datu nagusienak honako hauek dira:

komunikazioa

Ondarru vs Lekitto

2015/12/01 · Ale Goikoetxea

Zenbat urte elkar ikusi ezinik? Bata besteagatik gaizki esaka. Ustezko pasadizoen gainean eraikitako zenbat mito?

komunikazioa

Nola identifikatzen ditu audioak Shazam-ek?

2015/10/16 · Asier Iturralde

Shazam audioak identifikatzeko aukera ematen duen Android, iOS, Windows Phone eta Mac-erako aplikazio ezagun bat da. Aurtengo Euskarabildua jardunaldietan Filippo Vizzotto Shazam Italiako arduradun komertzialak hitzaldia emango duela aitzakiatzat hartuta Shazam-ek audioak nola identifikatzen dituen azaltzen saiatuko naiz.

garapenakomunikazioa

Pantaila anitzen errealitatea: Etorkizuna zein izango den asmatu nahian

2015/10/09 · Elisabeth Pombo

Azken egunetan Iametzan ez da inor libratzen. Administrazioko arduradunetik hasi eta webmasterreraino, Euskarabildua jardunaldien prestaketak guztiok hainbeste maite dugun komunikazio eta teknologiaren munduan murgiltzen gaitu.

garapenakomunikazioa

Eus domeinuak erdi prezioan eskuratu daitezke abuztuaren 31 arte

2015/07/27 · Elisabeth Pombo

PuntuEUS Fundazioak kanpaina berezia jarriko du abian, .eus domeinuak erdi prezioan eskainiz. Kanpaina gaur hasiko da, euskal diasporak Boisen bost urtetik behin antolatzen duen Jaialdiaren aitzakian eta abuztuaren 31n amaituko da.

komunikazioa

Amatasuna eta teknologia berriak

2015/07/20 · Naiara Exposito

Gaur egungo gizartea teknologia berririk eta sare sozialik gabe imajinatzea zaila egiten zait oso. Gu ez ginen beraiekin jaio, baina egia esan, ezinezkoa egiten zait nire bizia momentuan sare sozialik eta teknologia berririk gabe ulertzea.

komunikazioa
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa