Kuxkuxeroak saioak: Zuriñe Hidalgo izan da azken gonbidatua

2018/11/21

Iruñera egin du salto Kuxkuxeroak ekimenak. Azaroaren 19an izan zen lehen saioa, Zuriñe Hidalgo abeslariaren eskutik, eta datorren hilabetean  Pello Reparaz Vendettako abeslariak eta Mikel San Jose Athletickeko jokalariak hartuko dute lekukoa.

Eunate Institutuan izan da lehen hitzordua, areto nagusian. DBHko lehen mailako ikasleek galdera sorta ederra prestatu zuten gonbidatuarentzat, eta, kontuan izanik, abeslaria ez ezik, aktorea, aurkezlea eta irakaslea ere badela Zuriñe Hidalgo, gai asko jorratu zituzten solasaldian.

Egun telebistaren munduan murgilduta dabil, 3Txuloko aktorea eta DantzanGo saioko aurkezlea da. Gasteizen jaio bazen ere, Zizur Nagusian hezi eta bizi izan da Hidalgo, eta ondo ezagutzen du zein den euskararen egoera Iruñea inguruan. Euskaraz hitz egiteko aukerari” uko ez egiteko”  gomendatu zien gazteei, eta aurrera begira eskertuko dutela egun egindako hautua.

Musikaz, lan esperientziaz, zaletasunez eta etorkizuneko erronkez ere aritu  ziren, baita abeslari moduan egindako ibilbideaz. Giroa aparta izan zen. Amaieran, Hesian taldearen Zero abestia kantatu zuten guztiek batera.

Datorren saioak abenduan izango dira. Pello Reparaz Vendettako abeslaria Eunate Institutuan eta Iturrama Ikastetxean izango da abenduaren 4ean, goizeko 10:00etan eta 12:30tan, hurrenez hurren. Mikel San Jose futbolaria, aldiz, abenduaren 11ean joango da Iruñera. 


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa