Nik ez dut Korrikaren urtemuga festan hutsik egingo!

2017/01/20 · Ale Goikoetxea

Polita izan da azkeneko eta lehenengo eta tarteko Korrikako irudiak sarean aurkitu eta berriro ikustea.

Gauez eta egunez, eguzkitan nahiz elurretan, euritan, bizkor-bizkor eta motelago, dantzan, zenbat oroitzapen. Lekukoaren historia ezagutzeko aukera eman dit lan honek, eta bukaeran irakurritako mezu ezberdinekin bigarrenez hunkitu naiz.

Apirilaren 4 eta 9ko zitak aspaldi gorde nituen nire agendan. Norbere herrian korrika egitea berezia izaten da eta bukaerako jaiari aspaldian ez diot muzin egin. Hala eta guztiz ere, bideoaren gidoigintzan aritu ostean, data berri bat markatu dut gorriz nire agendan. Izan ere, otsailaren 11 duela 37 urte Korrikaren antolaketan aritutakoak omentzeko festan egongo naiz, Korrika bizi eta maite dugunok bertan topatuko dugulako elkar.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa