Ordizia Ezagutzen

2013/10/22

Ordiziar gazteek bere herriaren iragana eta oraina ezagutuz etorkizuna eraikitzeko prestatu da "Ordizia Ezagutzen" proiektua. Oraingo fase honetan 3 unitate didaktiko eta web gune interaktiboa gizarteratu dira.

Ordizia ezagutzen

Proiektu honetan eragile desberdinak batera lanean aritu dira. Batetik egileen ekipoak informazioa arakatu, bildu, katalogatu eta landu egin du. Bestetik Ordizian lehen hezkuntzan aritzen diren bi ikastetxeetako irakasleek euren ekarpen pedagogikoa egin dute; udalak proiektuaren garrantzia gizarteratu eta finantzieroki lagundu du eta azkenik iametza interaktiboak koordinazio eta produkzio lanak burutu ditu.

Bi urteko lan honen bidez Ordizian jorratzen ari den "Hiri Hezitzailea" proiektua indartzeaz gain, ordiziar gazteak hiritartasun aktibora bultzatu nahi dira.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa