Pertsonen arteko komunikazioa hobetzeko 'Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' webgunea eta APPa kaleratu ditu Iametzak Nerea Mendizabalekin elkarlanean.

2018/10/30 · Naiara Exposito

‘Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' haur, gazte eta helduei Komunikazio Ez Bortitzean murgildu eta euren emozioak ezagutu eta adierazten laguntzeko helburuz planteatutako ariketa multzo bat da. Material digital hau euskara hutsean garatu da eta bai APP (Android gailuetan erabilgarria), zein web bertsioak ditu.

Produktu honen ideia Zutani mahai-gaineko joko didaktikoan oinarritua dago eta pertsonen arteko ulermena lantzea bilatzen du. Materialaren planteamendua Marshall Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitzaren ereduan oinarrituta dago eta haur zein helduei zuzendua dago (nahiz eta atal guztiak ez izan haurrentzat). Material hau haurrek helduen laguntzarekin erabiltzea da egokiena. Nerea Mendizabalek dioen moduan “Eredu hau, komunikazio molde bat baino gehiago da, bizi filosofia bat, kalitate handiko konexioak sortzea helburu duena; horren bitartez, batak bestearen egoera ezagututa bi alderdientzako irtenbide onuragarriak izango diren emaitzak lortu ahal izateko”.

Gure bizitza harreman pertsonaletan oinarritua dago eta harremanak egiten, hitz egiten, entzuten eta komunikatzen jakitea funtsezko zeregina da. Hemen bete-betean sartzen dira emozioak eta beharrak, nork bere burua ezagutuz hasita, bestearekin elkarrizketa emankorra gauzatu ahal izateko. Sarritan bizitzan zehar izaten ditugun arazo ugari norberaren emozio eta beharrak ez ezagutzearen eta ongi ez kudeatzearen ondorio izan ohi dira. Bizitza on baterako elikagai garrantzitsuenak ez zaizkigu erakutsi eta geure motorraren kargu egiteak ongizatea ekarriko digu. Zeregin honen ikasketa prozesua haur garaitik hasten da eta bizitza osoan zehar trebatuz joan gaitezke.

“Pertsona gehienok sentimendu, emozio eta beharren esparruan zailtasunak ditugula ikusita, 'Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa'k hainbat ariketa proposatzen ditu. Ariketa horien bidez, egoera jakinen adibideekin sentimendu eta beharren hiztegia aberasteaz gain berauek desberdintzen ikasiko dute, baieztapen bat objektiboa edo subjektiboa den alderatu, eskaera eraginkorrak egiten trebatu. Guzti honekin, bakoitzak dituen egoera pertsonalak argitzeko gida bat izango du” azaldu du Mendizabalek.

Haziak egitasmoa

Bestalde, Iametza Haziak egitasmoaren sorreratik buru-belarri dabil beste hainbat eragilerekin elkarlanean. Haziak, diziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa