Programatzaile lanpostua eskaintzen da

2012/07/11

Iametza Interaktiboa Internet garapenak eta edukiak lantzen dituen enpresak programatzaile lanpostua eskaintzen du.

Eskatzen dena:

- Informatikan ingeniaritza ikasketak.

- Web eta smartphonetako jokoen garapenean esperientzia.

- Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea.

- Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (Jquery eta Jquery Mobile).

- Euskaraz jakitea.


Kontuan hartuko dena:

- Open GL ES 2.0-ren ezagutza.

- Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea.

- Taldean lan egiteko gaitasuna.


Eskaintzen dena:

- Lan talde gazte batean integratzea

- Interneteko proiektuen eta jokoen garapenean parte hartzea

- Etengabeko formazioa

- Egun osoko lanaldia

Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, uztailaren 25a baino lehen, "Programatzailea" erreferentzia adieraziz.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa