Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu

2018/10/22 · Asier Iturralde, Elisabeth Pombo

Hezkuntzara zuzendutako bloke bidezko Snap! programazio lengoaia eta Arduino plakekin lan egiteko aukera ematen duen Snap4Arduino hedapena euskaratu ditugu Arizmendi Ikastolarekin batera prestatzen ari garen unitate didaktikoetan erabiltzeko. Unitate horiek sarean jarriko ditugu nahi duenarentzat erabilgarri. Laster izango duzue berri gehiago, adi egon!

Snap!

Snap! hezkuntzara zuzendutako bloke bidezko programazio lengoaia bat da. Hasiera batean Scratch programazio lengoaia ezagunaren hedapen bat zen baina duela urte batzuk proiektu independentea bihurtu zen. Scratch bezala egokia da animazioak eta jokoak sortuz programazio munduan lehen pausoak emateko baina horretaz gain institutu edo unibertsitatean erabilgarri bihurtzen duten ezaugarri aurreratuak ditu. Adibidez, urteak dira Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn CS10 - The Beauty and Joy of Computing kurtsoan erabiltzen dutela. Snap! GNU AGPLv3.0 lizentzia duen software librea da.

Web aplikazio bat denez oso erraz proba dezakezue, nahikoa da esteka honetan klik egitea: https://snap.berkeley.edu/run/

Snap! euskaraz

 

Guk egindako euskarazko itzulpena 4.2.1 bertsiotik aurrera dago erabilgarri. Snap! euskaraz erabili nahi baduzue:

  1. Klikatu goian ezkerrean dagoen ezarpenen botoia ​ eta hautatu Language...


     
  2. Hizkuntzen zerrendan hautatu Euskara.

 

Sakontzeko:

 

Snap4Arduino

Snap4Arduino Arduino plakak programatzeko aukera ematen duen Snap!-en hedapen bat da. Arduinoak hardware libreko mikrokontrolagailuak dira. Asko erabiltzen dira hezkuntzan, hobby bezala egindako proiektuetan eta baita profesionalki ere. Snap4Arduino.rocks webgunean GNU/Linux, Mac OS X, Microsoft Windows eta ChromeOS sistema eragileetarako bertsioak daude eskuragarri eta Chromium/Chrome-rako gehigarria ere bai. Snap4Arduino GNU AGPLv3.0 lizentzia duen software librea da.

Arduino Uno dllu
Arduino UNO mikrokontrolagailu bat (Argazkia: Dllu, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons)

 

Snap4Arduinok Arduinoekin lan egiteko blokeak eskaintzen ditu:

 

Guk egindako euskarazko itzulpena Martí 1.2.7 bertsiotik aurrera dago erabilgarri. Snap4Arduino euskaraz erabili nahi baduzue:

  1. Klikatu goian ezkerrean dagoen ezarpenen botoia ​ eta hautatu Language...


     
  2. Hizkuntzen zerrendan hautatu Euskara.

Sakontzeko:

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa