Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegian izango gara CKEditorreko plugina aurkezten

2016/11/16 · Asier Iturralde

"CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta 'HTML5 audio' pluginaren kasuaren azterketa" hitzaldi laburra eskainiko dut bertan azaroaren 17ko arratsaldean. CKEditor eta bere pluginei buruz azalpen orokorrak eman ondoren iametzaren html5 audio pluginarekin izandako esperientziaz hitz egingo dut. Pluginari buruz gehiago jakiteko artikulu hau irakur dezakezu.

UEUk eta Talaios Kooperatibak elkarlanean antolatutako Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegiaren helburua software eta teknologia librearen inguruan lanean dabiltzan euskal garatzaileak elkar ezagutu eta sarea indartzea da. Tabakaleraren Hirikilabs laborategian egingo da mintegia azaroaren 17an.

Goizean hainbat gai interesgarriri buruzko tailerrak egongo dira:

  • Ñu gelan:
    • 10:00 -12:00: TDD-BDD metodologien inguruko sarrera tailerra. Ekaitz Astiz Martinez, kuku.eus
    • 12:30 - 14:30: IXA pipes hizkuntza-teknologia tresnak erabiltzen ikasteko. Rodrigo Agerri, IXA taldea
  • Tux gelan:
    • 10:00 -12:00: Gauzen interneta merke-merke: ESP8266 tailerra. Jabi Luengo Errazkin, Hirukide Ikastetxea
    • 12:30 - 14:30: Guifi.net: auzosare herritar, aske eta neutralari buruzko tailerra. Maider Likona, Gisa-elkartea

Arratsaldean berriz hitzaldi laburrak egongo dira 16:00etatik 19:30etara, tartean nirea:

  1. Klikasi eta Mintzatu. Amaia Ocerin, Azkue Fundazioa.
  2. Python programazio-lengoaiari buruzko liburu, webgunea eta adibideak. Kepa Sarasola Gabiola, UPV-EHU, UEU.
  3. Euskararen prozesamendu automatikoa eta software librea Kasu arrakastatsua: Ondarebideak. Igor Leturia eta Maddalen Lopez de Lacalle, Elhuyar.
  4. E-comerce bat sortzerakoan kontutan hartu beharko diren kode juridikoak. Ion Turrillas Sabalza, Biantik koop.
  5. CKEditor webguneetarako testu-editore librea, bere plugin ekosistema eta ''HTML5 audio'' pluginaren kasuaren azterketa. Asier Iturralde Sarasola, Iametza.
  6. Ikastolak: Web irekiak. Julen Asurmendi Etxarte, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba.
  7. EITB Nahieran: askatu bideoak API honen bidez. Mikel Larreategi, Codesyntax.
  8. Hitz Machine makina. Manex Agirrezabal, Hitz Matchine taldea.
  9. Interprest: interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologiko irekia. Unai Gorrotxategi Sabino, Talaios koop.
  10. Ansible mundua gobernatzeko. Aitzol Naberan, Codesyntax.
  11. DevOps (GitLab-CI, Docker, Rancher...): garapen azpiegitura inteligenteak. Beñat Jimenez Bujanda, Talaios koop. / Baibalab.

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa