Tolosaldean Zer Non eta Birziklatu jolasa ETBko Teknopolis saioan

2017/10/14 · Asier Iturralde

ETBn gaur eman duten Teknopolis saioan plastikoaren erabilerak sortzen dituen arazoak, birziklapena eta ordezkatu dezaketen materialak izan dituzte hizpide. Mugikorrerako aplikazioei eskainitako "Apperitifa" atalean iametzak garatutako Tolosaldean Zer Non eta Birziklatu jolasa agertu dira.

ETBko zientzia eta teknologiari eskainitako Teknopolis saio interesgarria ikusiz bazkaltzen ari nintzen eta halako batean ezusteko atsegin bat izan dut, iametzan garatu genituen 2 aplikazio agertu baitira "Apperitifa" atalean: Tolosaldean Zer Non eta Birziklatu jolasa. Poza ematen du egindako lana jendearen interesekoa eta erabilgarria dela ikusteak!

 

Teknopolis saio osoa ETB Nahieran webgunean ikus dezakezu.

 

 

 

Tolosaldean Zer Non aplikazioa Gipuzkoako Tolosaldeko mankomunitatearentzat garatu genuen eta herritarrei birziklatzen lagundu eta zalantzak argitzea da bere helburua. Hainbat funtzionalitate eskaintzen ditu:

  • Zer Non: Hondakin bakoitza ze frakziotara bota behar den argitzen laguntzen duen bilatzailea.
  • Hondakin motei buruzko informazioa.
  • Garbiguneei buruzko informazioa: Non dauden, nola iritsi bertara, ordutegiak...
  • Hondakin bilketaren ordutegiak.
  • Birziklatzeari buruzko ohiko galderak eta erantzunak.

Nafarroako Bortzirietako mankomunitaterako egokitutako Bortziriak Zer Non aplikazioa ere argitaratu genuen.

 

 

 

Hondakinak sailkatzen modu dibertigarri batean ikasteko sortu genuen Birziklatu jolasa.

"Hasi" botoia sakatzean hondakinak erortzen hasten dira. Hondakin horiek dagokion landareari eman behar dizkiozu. Landare bakoitzari hondakin mota bat gustatzen zaio. Gustuko duen hondakin bat ematen badiozu jan egingo du. Ez bazaio gustatzen "ez, ez, ez" esango dizu eta hondakina hasierako kokalekura itzuliko da.

Jolasaren helburua 2 minutuan ahalik eta hondakin gehien sailkatzea da. Jolastu, ikasi eta birziklatu!

 

Creative Commons Lizentzia

Artikulu honek Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentzia dauka. Kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, nire egiletza aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.


facebook
0
twitter
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa