Etxepare Euskal Institutua

Iada urte bete pasatxo daramagu Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean sare sozialetako estrategiak landu eta garatzen. Tarte honetan azterketak, eta norabideak berdefinitzeaz gain batez ere, Facebook (eu, es, eng) eta Twitter (eu, es, eng) kontuen dinamizazioan lagundu diegu.

Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan duen estrategia aztertu, kokatu eta hobetzeko aritu gara lanean.

Irene Larraza Etxepare Institutuko komunikazio arduradunarekin Iametzaren jardunaz hitz egin dugu:

 

-Zertan aldatu dela esango zenuke Etxepareren jarduna Iametzarekin elkarlanean hasi ostean?

Iametzaren partaidetza oso baliagarri izan zaigu Etxepare Euskal Institutuak sare sozialetan duen estrategia aztertzeko, kokatzeko eta hobetzeko. Orain plangintza zehatz baten arabera egiten dugu lan, eta eragingarriagoak gara.

-Etxe barruan nabarmentzen al duzue sare sozialetan lanean jarraitzeko premia edo kontzientzia gehiagorik?

Sare sozialak erabiltzeko ohitura dutenek asko baloratzen dute. Eta  eremu hori hainbeste ezagutzen ez duten horiek gerturatzea lortzen ari gara, pixkanaka  bada ere.

-Bestalde Etxeparek kanpoko eta Euskal Herriko eragileekin harremanak sendotzeko sare sozialak tresna garrantzitsuak direla uste duzu? 

Zalantzarik gabe: sareek hartzaileengana iristeko aukera ematen digute, bitartekorik gabe. Kanpokoengana iristea da gure erronka; denbora eta lana eskatzen du horrek, baina horretan gabiltza!

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa