Euskal Herrian Ihesi

Zazpi lurraldeak kontuan hartzen dituen Euskal Herriko lehen turismo aplikazioa da Ihesi.

Argiaren Euskal Herrian Ihesi webgunearen osagarri izateko sortu dugu mugikorretarako bertsio hau. Aplikazio plataforma-anitza da: Android eta IOS gailuetan erabil daiteke. Garapenean kontutan izan ditugu gailu mugikorrek eskaintzen dituzten aukerak: geokokapena, argazkiak ateratzea... Webgunean gomendioak herrien, zonaldeen eta lurraldeen arabera antolatuta daude baina mugikorretara egokitzean erabiltzailea jarri dugu erdigunean.

Non jan dezaket Bermeon? Zer ikusi behar nuke Maulen? Non egin dezaket lo Tuteran? Bastidarrek bertara joateko egun berezirik gomendatzen al dute? Noiz izaten dira Ezpeletako festak? Herritarrok teknologia berriak erabiliz sarean geure gida osatu eta hurbil diezaiogun Euskal Herria elkarri!

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GipuzkoAPPs 2013 lehiaketan kategoria profesionalean, entitate batentzat garatutako APP onenari saria jaso zuen Ihesik 2013ko abenduaren 20an.

Ihesi GNU GPL v3 lizentzia duen software librea da eta erabiltzaileek sortutako edukiek Creative Commons BY-SA lizentzia dute. Egindako lanaren kodea GitHub-en eskuragarri dago.

 

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa