Hiri Hondakinen webgunea

Sarean da Iametzak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarentzat (GHK) landu duen hirihondakinak.eus webgunea. Hiri hondakinak gaika sailkatzeko informazio praktikoa nabarmentzen da batez ere Iametzak garatu duen webgune berri honetan. Webgunea hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:

  • ‘Zer-Non birziklatu’ izeneko atala eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakinak zein frakziotara eraman behar diren oso modu bisualean irudikatzeko baliagarria;
  • Konposta egin nahi dutenei eta egiten ari direnei argibide eta baliabideak eskaintzeko atala;
  • eta azkenik, Zero Zabor filosofiaren eta esperientzien inguruko informazioa biltzen duen gunea.

Konpostaren atalerako, konposta egiten hasi nahi duen horri zuzendutako bideo tutorial bat ere garatu du Iametzak. Praktika honen xehetasunak dira bertan jasotzen direnak, nola egin behar den ikasteko trebakuntza saioetan erabiltzeko baliabide guztiz interesgarria, euskaraz (Nola lortu kalitatezko konposta) eta gazteleraz (Cómo elaborar un compost de calidad) egina.

Atal nagusi hauetaz gain, bestelako informazio osagarria ere bada webgune honetan:

  • Gipuzkoako Garbiguneak (kokapena, ordutegia, …)
  • Hondakinak bildu eta gero, bakoitzari zer tratamendu edo erabilpen ematen zaion azaltzen duen atala
  • Ba al zenekien?
  • Ezetz asmatu?
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa