Nairobitarra jolasa eta munduko ipuinak

Bi aplikazio garatu ditugu Luditoys-entzat.

- Nairobitarra jolasa. Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.

Hemen deskargatu daiteke aplikazioa.

- Munduko ipuinak. Aplikazio honetako ipuin interaktiboei esker etxeko txikienek lehen bidaia egiteko aukera izango dute. Zortzi eskualdeetako ipuin bana. Sahara, Laponia, Patagonia, Andeak, Himalaia, Euskal Herria, Alaska eta Australiako umeen ahotik euren bizimodua ezagutuko dute haurrek. Non bizi diren, beren etxea nolakoa den, zer animalia dituzten, nolako ohiturak dituzten... Mundua ezagutzeko, zabaldu ateak Nairobitarra autobusari.

Hemen deskargatu daiteke aplikazioa.

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa