Oarsoaldea

Oarsoaldeko Euskara Batzordearentzat lanean 2010ean hasi ginen. Gure zeregina komunikazio aholkularitzaz haratago doa. Urteko komunikazio estrategia zehazten dugu eta une oro elkartzen gara batzordeko kideekin komunikazioan eman behar diren pausoak definitzeko. Garrantzitsua da bezeroekin harreman estua, gertukoa izatea, bertako errealitatea ezagutzeko beharrezkoa baita eta helburuak lortzeko martxan jarri beharreko estrategia definitzeko, ezinbestekoa.

Egitasmo ugari dituzte martxan eskualdean euskararen erabilera sustatzeko, eta ikasturtean zehar ekimen ezberdinak jartzen dira martxan helburuak bete ahal izateko. Gure zereginak besteak beste, honakoak dira: papereko euskarriak eta euskarri digitalak diseinatu eta inprimatzea; sare sozialak kudeatzea; oarsoarrak.net webgunea mantentzea; ekitaldi ezberdinen antolakuntza (Oarsoarrak Euskararen Saria, Motxian Eby lehiaketako sari-banaketa...); irrati-tarteen gidoiak sortzea; irratiekin kanpaina ezberdinak lotzea...

Pixkanaka-pixkanaka garai batean paperean soilik prestatzen ziren ekimenetan estrategia digitalak txertatzen ari gara, community manager zereginak areagotuz, on-line lehiaketak antolatuz...

 

 


Web garapenak Web garapenak

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa