Ordizia: Hiri Hezitzailea

Urteak daramatza Iametzak Ordiziko Udalarekin batera elkarlanean eta zehazki azken bi urtetan hiri hezitzailearen inguruan. Elkarlan honi dagokionez, honako helburuak ditu Iametzak:

  • Ordiziko hiri hezitzaileko proiektuari teknologia berriek ekarri ahal dizkioten onurak frogatzea, azpimarra berezia jarriz belaunaldien arteko ezagutzaren transmisioan 
  • Ordizian aldez aurretik identifikatutako hutsuneak betetzen saiatzea, parte-hartzeari eta komunikazio gabeziari erreparatuz, bereziki.

Hala, 2014-2015 epealdian hainbat lan burutzen ari gara:

  • Webgunea: Ordizia, Hiri Hezitzaile bilakatzeko antolatzen diren ekintza-sorten kudeaketarako, ebaluaziorako eta neurketarako bizkarrezurra izango den webgunea garatu dugu. Webgune hau biltegi moduko bat izango da, bertan bilduko baitira antolatzen diren jarduera guztiak, baita aurreko urteetan izan direnak ere. Multimediako elementuak ere kontsultatzeko aukera dago: bideoak, argazkiak... Wegbune honi esker, Ordizian Hiri Hezitzailea proiektuaren inguruan egiten diren jarduera eta ekimen guztiak biltzea lortu da. Horrela, elkarreragiteko eta informazioa bilatzeko gune zehatza eta bakarra egongo da.
  • Ibilbideen APPa: Ordizian zehar belaunaldi desberdinen arteko transmisioa gauzatzeko egiten diren ibilbideen APPa osatu da. Hala, Ordizia hiri hezitzailearen barruan integratutako ekimen batean IKTak txertatu eta horiekin esperimentatzea lortu da.
  • Ordizia Hiri Hezitzailea egitasmoari buruzko ikus-entzunezkoa (euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin eta ingelesezko azpitituluekin).
  • Ordiziako Azokari buruzko paperezko gidaliburu historikoa: LHko haurrei zuzendua dagoen produktua da. Argazki zaharrez lagundurik, hain famatua den Ordiziako Azokari buruzko hainbat xehetasun ematen ditu.
iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa