Transkribeus

Hemen aurkezten dugun produktuak euskarazko audioak testu bilakatuko dituen zerbitzua jartzen du gizartearen eskura, responsive den webgune baten bidez. Hala, gailu desberdinetatik edo pantaila bereizmen desberdinetatik erabilgarri den zerbitzua da.

Erabiltzaileak audio bat igo eta sistemak audio horren transkribapena itzuliko dio, e-posta bat helaraziz. Zerbitzua ez da erabat aldiberekoa izango fase honetan. Minutu batzuetako tartea izango da grabazioa igo eta sistemak erantzuna ematen duen artean. Erabiltzaileak transkribapen horren zatiak jatorrizko audioarekin konparatzeko eta konprobaketak egiteko aukera izango du, baita editatzeko ere.

Erabiltzaileak egindako audio bat igo dezake.

Doako zerbitzuak email bakoitzeko gehienez hilero 10 audio baimentzen ditu. E-postaren bidez egingo da jarraipena. Hortik gorako iraupenak edo kopuruak lortzeko Ametzagaiñarekin harremanetan jarri behar da. Oraingoz, kasuan-kasu aztertuko dira beharrak eta eskaintza komertzial berezituak egingo dira.

Egitasmo hau Vicomtech-en euskarazko Speech to text teknologia baliatuz eraman da aurrera, Ametzagaiñarekin elkarlanean. Azken urtetan aurrerapausu ugari eman dira eta emaitza oso txukunak lortzeko izan gara.

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa