I+G

IKUSLANG

2013-2014 garatua

Helduen hizkuntzen irakaskuntzarako, ikus-entzunezkoetan oinarritutako edukien sorkuntza eta erabilerarako web bidezko plataforma teknologiko multimedia

Gizartea eta lan arloa gero eta eleanitzagoak diren aro honetan, hizkuntzen irakaskuntza moda bat baino gehiago behar erreala da eta hizkuntzen irakaskuntza horretan tresna teknologikoak txertatzea, beharra baino urgentzia bilakatu da.

Helburu hori lortzeko, argi dago hizkuntzak errazago barneratzen direla ikusiz eta entzunez, hizkuntza bat naturalki ematen den testuinguruetan eta elkarrizketatan kokatuz, modu isolatuan ariketa artifizialak planteatuz baino. Horregatik proiektu honen ardatza bideoetan eta audioetan oinarritzen da.

Plataforma honen bidez, irakasleek ikus-entzunezko edukiaren gainean ariketak osatu ditzakete, ikasgelak kudeatu eta ikasleen lanak gainbegiratu. Web aplikazioa denez, ikasleek edozein lekutatik ariketak egin ahal dituzte eta tablet-etarako pentsatutako APP baten bidez horretaz gain, alertak ere jasotzeko aukera izango dute.

Egindako garapena GPLv3 lizentziapean sareratu dugu eta Github-en aurki dezakezue:

Ikuslang proiektua 2014ko Euskarabildua jardunaldietan aurkeztu genuen.

Aurkezpena jaitsi dezakezue nahi izanez gero edo aurkezpeneko bideoa ikusi.

Partaideak

Babesleak

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa