I+G

TBARGIA

2014-2016 urte bitartean garatzen ari garen proiektua

Gailu desberdinetarako ikus-entzunezko zerbitzuak sortzeko plataforma interaktibo estatiko eta mugikorra

TBARGIA proiektuaren helburu nagusia, Internetera konektaturiko edozein gailutarako ikus-entzunezko zerbitzuak eskaintzeko plataforma bat garatzea da.

Azken urteetan, Internet bidezko ikus-entzunezko edukien gorakada geraezina izan da, besteak beste, datuen transmisiorako abiaduraren handitzeagatik. Joera honetaz oharturik, Internet oinarritzat duten hainbat plataforma eta zerbitzu sortzen ari dira. Hala, Internet eta telebistaren arteko muga desagertzen ari da.

Horretaz gain, Internetera konektaturik ditugun gailuen kopurua eta izaera ere oso anitza da: smartphone, tablet, telebista bera...

Hau kontutan hartuta proiektuaren bi ardatz nagusiak hauek dira:

TBARGIA plataformak web osagaiak (web components) erabiliz gailu ezberdinetarako garapenaren bateratzea ahalbidetzea, “aplikazio” bera izango dugularik mugikor, telebista, tablet, ordenagailu edo dena delakoan. Hori bai, plataformak kontutan hartuko ditu gailu bakoitzaren ezaugarriak, itxura eta portaera kasu bakoitzean moldatuz.

Plataformak gailu ezberdinen arteko sinkronizazioa ahalbidetuko du. Adibide bezala,telebista eta tablet batekin ari bagara, telebistan ikus-entzunezkoa izango dugu eta tablet-ean eduki horri buruzko informazio gehigarria (sare sozialak, loturak...). Hau adibide bat besterik ez da, gailuen arteko sinkronizazioak aukera handiak ematen baititu.

Guzti hau lortzeko teknologia estandarrak erabiltzen ari gara, oinarrian HTML5 eta Javascripten oinarrituko da garapena.

Partaideak

Babesleak

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716
F (+34) 943 372 772

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa