Eta nolakoa da Iametza?

  • 12 lagun inguruko taldea gara, oso gertukoa, dinamikoa eta malgua. Giro euskalduna bizi dugu geure arteko harremanetan eta baita bezero ugarirekin ere.
  • Iametza ADURen, ANTZAren eta ARGIAren taldeko enpresa da. Horrek indartsu egiten gaitu komunikazio eta teknologia alorrean eta baita euskal gaietan ere.
  • Geure burua teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa bezala definitzen dugu, guretzat garrantzitsuena helburua eta horren araberako estrategia lantzea baita.
  • Bezeroen beharrak gertutik ezagutu nahi ditugu, elkarren artean eraikitzeko.
  • Epe luzeko harremanak bilatzen ditugu, hornitzaile baino, bazkide bihurtu nahi dugu, gure bezeroen egunerokotasuna ezagutuz, soluzioetan ekarpenak eginez eta errealitate bihur daitezkeen ideiak proposatuz.
  • Parte-hartzaileak gara, Iametzan proiektu guztiak denon iritzia eta lana kontuan hartuta eraikitzen ditugu.
  • Lankide bakoitzaren bizimodua eta lana modu natural batean uztartzea posible izan dadin, neurri malguak sustatzen ditugu (ordutegia, etxetik lan egin ahal izatea...)
  • Nahiz eta gure izaera juridikoa S.L bat izan eta gure bazkide nagusiak ADUR, ANTZA eta ARGIA diren, ekonomia eredu soziala sustatzen dugu, langile guztien bazkidetza bultzatuz.
iametza talde lanaren emaitza da, hainbat izen eta abizenek osatua, egunerokotasunaren futbol zelaira salto egitean partida bakoitzerako egokitutako hamaikakoan edo hamabikoan jokatzen ohituak daudenak.

Ekipoa

  • twitter
  • linkedin

Elisabeth Pombo

Kudeatzailea

Aurreiritzia ez da existitzen bere hiztegian eta ondorioz entzun egiten du. Elkarrizketa bakoitza ikasgai gisa hartzen duen pertsona da eta bere jarduera detaile txikien baturak osatzen du. Ama izatearen senak paraleloki gai desberdinetan aritzeko erraztasuna ematen dio eta bere bizitzari aplikatzen dion abiadurak talka egiten du ezer ez egitearekin.

Joxerra Aizpurua

Komertziala

“Euskal Herria altxatzen” dabil egunero, zailtasunak dauden lekuan irudimena jartzen du, dirurik ez dagoen tokian, finantziazio iturriak erakartzen; bezeroen lagun eta harreman pertsonal eta gertukoen zaindari. “De cuerpo presente” egotea gustatzen zaio, nahiz eta teknologia berrien bitartekoak biziki maite dituen. Bere bi alaben etorkizunaren zaintzak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren defendatzaile bihurtu dute.  Naturala, baikorra eta inpultsiboa. Horrelakoxea da Bidasoaldean bizi den errenteriar hau.

  • twitter
  • linkedin

Maitane Vierbücher

Marketin eta diseinu arduraduna

Bulegoko irribarrea da Maitane. Kolore eta irudi artean lanean ibili ohi da baina gehien maite dituen koloreak gorria eta beltza dira, hain kuttuna duen bere autoa ikustea besterik ez dago. Laguntzeko prestutasuna eta ardurak banatzeko gaitasuna dira lankide honen bertute nagusiak baina bada ezkutuan oso ondo egiten duen beste zereginik ere. Izan ere, lanetik Zumarragara iritsi bezain pronto ordenagailuaren parean jarri eta idaztea maite du, momentuz gutxi batzuek irakurtzeko aukerarik izan dugun eleberria prestatzen ari baita berau.

  • twitter
  • linkedin

Naiara Exposito

Komunikazio arduraduna

Geldirik egoten ez dakien horietakoa da gure kazetari zestoarra, bere bidaiatzeko grinak erakusten duen bezala.
Amatasunaren ondorioz lo gutxi egindako gau bat baino gehiago izaten dituen arren, jarrera baikorreko eta energiaz beteriko lankidea da. Horretaz konturatzeko ordea, bere hitz jarioaren abiadura jarraitzen asmatu beharko duzu!
Komunikazio kanpaina zein ekitaldien antolakuntzan fin aritzen da bere ukitua ematen.

 

  • twitter

Julen Irazoki

Garatzailea

Julen gure taldeko naparra da, umorea darama zainetan, egunik aldrebesenak ere alaitzen ditu. Informatikaria ofizioz, kode artean murgildurik pasatzen du eguna. Kafe zale amorratua eta hizlari aparta, unerik zailenean ere beti ateratzen dizu irribarrea. Gure napar-irundarrak badu afizio artistikoa: musikaria eta musikazalea da. Gitarra jotzen du eta hainbat talde ezagunekin aritua da taula gainean, hala nola Sexty Sexers taldearekin.

  • twitter

Ale Goikoetxea

Komunikazioa

Athletic-en zale amorratua den lekeitiar hau, komunikazio-proiektuen arduradunetako bat da. Bere hizkuntza propioa du eta sarri lankideek ulertzeko zailtasunak izan ohi dituzte, izan ere bulegoan gipuzkoarrak dira nagusi. Astebururo abentura xelebre ugari bizi izan ohi ditu, askotan berak bilatu gabeak. Bidaiatzea da bere afizioa eta mundu erdia zeharkatu du bere alaitasun eta jarioarekin.

  • twitter

Iñigo Alza

Garatzailea

Kodeen arteko anabasan dago bere saltsa. Isilik, triki-trakarik gabe, bertan dagoen ere konturatu gabe, garapen-jario itzela duen egunean, produkzioaren aurreikuspen-denbora guztiak apurtzeko gaitasuna du gure Iñigok. Hitzak kateatzen ez da trabatuko, baina ematen dituen erantzunak, beti neurtuak, zehaztasunean bikain notarekin gaindituak dira. Apur bat limurtzen baduzu, umore beltzaren osagai bat ere botako dio emaitzari. Apala, sarritan gehiegi... Horrelakoxea da Astigarragan bizi den donostiar hau.

  • twitter
  • github

Asier Iturralde

Garatzailea

Kimikako ikasketak egin zituen arren, betidanik izan du informatikarako zaletasuna.
Jakinmin amaigabea du eta sarea goitik behera arakatzeko gai da ikasmin hori asetzeko.
Lanerako lagun ona, beti alai, ez dago beldurra emango dion erronkarik.
Argiako gure bizilagunek ondo ezagutzen dute, izan ere, beraien aholkulari eta garatzaile gisa ere ibiltzen baita.

Arantza Arruabarrena

Administrazioa

Itsusienarekin dantza egitea tokatzen zaion arren, krisi garai hauetan aldarte onari eusten dio eta ez da erantzukizunaren aurrean kikiltzen. Ustelkeriaren itsaso bateko zintzotasun irla da, egiazko tanta iruzurraren ekaitzean, koadratu nahi duten kontuen infernuan urtzen ez den izotz-puska. Indartsu pairatzen ditu lankideen begiradak nomina despistatu bat bere helmugara ailegatzeko bidean galtzen denean, urtetan kolore batzuk etsaien lurraldean defendatu ondoren lortutako baretasunari esker. Gure altxortegiko altxorrik preziatuena da.

Baina Eliren, Ikerren, Joxerraren, Maitaneren, Naiararen, Julenen, Joxemariren, Aleren, Cristinaren, Iñigoren, Asierren eta Arantzaren atzean Ametzagaiña taldeko 70 profesional gehiago daude, informatikariak, kazetariak, diseinatzaileak...
guztion artean ideiak errealitate bihurtzeko ahaleginetan

iametza interaktiboa

Zirkuitu ibilbidea 2 - 1. pabiloia
Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

T (+34) 943 376 716

kaixo@iametza.eus

Euskarabildua Puntu eus
iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa iametza interaktiboa
©2015 iametza interaktiboa