Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko ikastaroa UEUn

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio-maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio-maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilakaerara eramango gaitu. Kualifikazio-maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasunean STEM (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematikak) metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Ezinbestekoa da beraz, ikasleak etorkizun horretarako prestatzea eta prestakuntza hori euskaraz izan dadila ziurtatzea. Baina horretarako lehendabizi irakasleak prestatu behar dira, gaiaren inguruko ezagutzak menperatu ditzaten eta aurrerantzean ikastetxe guztietan STEM konpetentziak landu daitezen.

Horretarako, Iametzako Julen Irazoki eta Asier Iturraldek martxoaren 11an hasi eta apirilaren 1era bitartean UEU-k antolatutako ikastaroa eskainiko dute Eibarren. Bertan, etorkizuneko belaunaldiak gaitasun zientifiko-teknologikoetan prestatu ahal izateko, irakasleei oinarri teoriko-praktikoak eskainiko zaie, STEM eskuduntzen irakaskuntzan autonomoak izan daitezen.

Aurreko bidalketa
Iametzak programatzailea behar du
Hurrengo bidalketa
Gaur egun palindromoa da: 2020-02-02 (Marko Gimenoren omenez)